Erditze osteko gernu inkontinentziaren arrisku faktoreak. Literaturaren azterketa kritikoa
Fecha
2020-05-27Autor
Elorza Sancho, Nerea
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Erditze ostea umearen jaiotzetik hilerokoa bueltatu arteko garaia da, non gorputzeko sistema asko haurdunaldi aurreko garaiko egoerara itzultzen diren. Zoru pelbikoa aldaketak jasaten dituen ohiko egituretako bat da, zeinen ondorio ohikoenen artean gernu inkontinentzia aurkitzen den. Gernu inkontinentzia modu inboluntarioan maskuritik ematen den gernu galeratzat definitzen da. Erditu osteko lehen hiru eta hamabi hilabeteen bitartean, gernu inkontinentziaren prebalentzia %30 eta %47 artekoa dela ezagutzen da. Erizainok emakumeekin beren bizi ziklo osoan zehar harremana izanik, gaixotasunaren garapenean eragina duten arrisku faktoreak ezagutzeak haurdunaldi aurreko zein ondorengo garaietan hauen gain lan egitea ahalbidetuko digu, agerpena prebenitzeko zein hau tratatu edota arintzeko.