Erizainek farmako zitostatikoekin dituzten intzidentziak eta hauen zergatiak
Ikusi/ Ireki
Data
2020-05-27Egilea
De la Torre Vadillo, Maider
Laburpena
Farmako zitotoxikoak zelula disfuntzioa eragiten duten substantziak dira. Beren inespezifikotasunak minbizi zelulengan eragina izateaz gain, zelula osasuntsuetan kaltegarriak izatea ere eragiten du. Antineoplasikoen arrisku okupazionalak ezagunak dira eta aurrerapen nabarmenak egon dira esposizioak profesionalengan eragindako osasun arazoen gain. Honakoa murrizteko premiaz, hainbat segurtasun arau atera izan dira osasun langileak beren lan postuetan babesteko eta intzidentziak ekiditeko. Hala ere, profesionalen lan karga, pertsonal eskasia, ospitaleek aplikatzen dituzten murrizketak, osasun hezkuntza falta eta lan ingurugiroko kutsaduraren monitorizazio eza, langileek segurtasun neurriekiko atxikipen eza izatea eragin dezake