Musikoterapia dementzietan
Ikusi/ Ireki
Data
2020-05-27Egilea
De los Mozos Iriarte, Tania
Laburpena
Dementzia, narriadura kognitiboa ezaugarri nagusi duen eta zahartzaro fisiologikotik haratago doan sindrome kronikoa da. Narriadura kognitiboaz gain, gaixotasun hau pairatzen duten pertsonen %90a baino gehiagok sintoma psikologiko eta konduktualak pairatzen dituzte eta hauek, kasu askotan, pronostiko okerrago baten faktore izaten ohi dira. Gainera, dementziak paziente zein zaintzaileen bizi-kalitatean eragin zuzena du. Gaur egun, ez da sendaketarik existitzen dementziarako eta bere osasun gastua gero eta handiagoa da. Dementzien tratamendurako farmakoak erabiltzen dira eta askotan albo-ondorio anitz sortzen dituzte. Honen aurrean, gaixoek pairatzen duten egoera hobetzen laguntzen duten tratamendu ez-farmakologikoen artean, erizainen esku-hartzea den musikoterapia dago.