Nutrizio gehigarrien eraginkortasuna presio ultzeren orbaintzean
Laburpena
Zahartzaroan hainbat aldaketa ematen dira presio ultzerak garatzeko arriskua handitzen dutenak. Arrisku faktore guztien artean, desnutrizioa da presio ultzerak garatzeko gehien laguntzen duena. Hortaz, erizainek desnutrizioa duten zein arriskuan dauden pazienteak antzeman behar ditu eta ildo horretatik presio ultzeren garapenaren arriskua gutxituko da. Batzuetan, adinduen egoera fisiologikoagatik gehigarrien erabilera beharrezkoa da behar nutrizionalak asetzeko.