Show simple item record

dc.contributor.advisorDíaz Martínez, Gorka
dc.contributor.authorGorospe Echevarría, Irune
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.date.accessioned2020-05-27T18:28:05Z
dc.date.available2020-05-27T18:28:05Z
dc.date.issued2020-05-27
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/43573
dc.description53 p. : il. -- Bibliogr.: p. 21-24
dc.description.abstractMarko kontzeptuala eta justifikazioa: Erradioterapiak eragindako dermatitisari erradiodermitisa deritzo. Honek, mina, deserosotasuna, narritadura, azkura eta erresumina sor dezake. Azaleko aldaketa hauek eguneroko jardueretan eragin ditzake, emakumeen bizi kalitatea murriztuz. Ondorioz, bularreko minbizi eta beraz, tratamenduen intzidentzia handituz doala ikusita, garrantzitsua da bigarren mailako efektuen, eta konkretuki erradiodermitisaren prebentzio egoki bat egiten jakitea, erizainen ikuspegitik, izan ere, paziente onkologikoaren eguneroko zainketaz arduratzen den profesionala baita, alor anitzeko arreta eskainiz . Helburua: Erradiodermitis akutuaren prebentziorako tratamendu topikoen eraginkortasuna zein den aztertzea, bularreko minbizia duten eta kanpo erradioterapia tratamendu bat jasotzen ari diren pazienteetan. Metodologia: 2008 eta 2019 urte bitartean argitaratutako ikerketak erabili dira literaturaren berrikusketa bibliografiko hau burutzeko. Hurrengo datu baseak kontsultatu dira: Medline, Cuiden, Cochrane eta Cinahl. Horrez gain, eskuzko bilaketak ere burutu dira, RNAO eta NICE praktika klinikorako gidetan eta European Journal of Oncology Nursing edo Science Direct aldizkarietan bilaketak eginez. Bilaketa gaztelaniaz eta ingelesez idatzitako artikuluetara mugatu da. Azkenik, 19 artikulu aztertu dira. Diseinuari dagokionez, 15 entsegu kliniko kuantitatiboak izan dira, 3 kuantitatibo kohortezkoak, eta errebisio sistematiko 1. Emaitzak eta eztabaida: 19 artikuluetatik, sei artikulu landare jatorriko tratamendu topikoen eraginkortasuna aztertu zuten, beste bost artikuluk kortikoidedun kremena, bik azido hialuronikoarena eta besteak jatorri ezberdineko produktuak, hala nola, atorbastatina, giza hazkunde faktore epidermiko errekonbinatzailea, zilarrezko sulfadiazina, borona daramaten kremak eta emoliente desberdinak. Erradiodermitis prebentziorako eraginkorrak silimarina, urea daraman krema, zilarrezko sulfadiazina, borona eta batez ere kortikoideak direla esan dezakegu. Dena den, beste askok gradu ezberdinen intzidentzia murrizten edo sintomen maneiuan lagundu dezaketela ikusi egin da. Ondorioak: Orokorrean, errebisio honen bidez atera izan den ondorio nagusia, gaur egungo zainketak, hau da, batez ere erabiltzen diren produktuak erradiodermitis prebentziorako, hala nola, emolienteak edo ohiko higienea, eraginkorrak ez direla ikusi egin da. Izan ere, artikulu gehienetan, tratamendu berria mota honetako ohiko zainketekin alderatzen da, eta aztertutako produktu berriak eraginkorragoak direla berretsi dute. Gainera, ikerketa gehiago egin beharra dagoela ondorioztatu da, bai lagin handiagoetan tratamendu topikoen eraginkortasuna aztertuz, bai erizainei behar duten ikusgarritasuna ere emanez.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjecterradiodermitisa
dc.subjecterradioterapia
dc.subjectprebentzioa
dc.subjectbularreko minbizia
dc.subjectzainketa
dc.titleTratamendu topikoen eraginkortasuna erradiodermitisaren prebentziorako bularreko minbizian. Errebisio bibliografikoaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-05-05T08:16:01Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister102423-843890-08
dc.identifier.gaurassign104791-843890


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record