Barrett hestegorria eta displasia. Gaur egungo tratamenduak eraginkorrak al dira?
View/ Open
Date
2020-06-02Author
Castro López, Ainhoa
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Barrett heste metaplasia hestegorriaren heren distalean epitelio lau geruzatu ez-keratinotsua epitelio metaplasiko kolumnarrarengatik ordezkatzean azaltzen den lesioa da. Makroskopikoki lotura gastroesofagikotik gorantz doan izokin koloreko mingain antzeko itxura izan ohi du. Orokorrean, metaplasiaren garapena hurrengo arrisku faktoreekin erlazionatu egin da: adin aurreratuarekin (>60 urte), gizonezkoa izatearekin, arraza zuriarekin, obesitate zentralarekin eta errefluxu gastroesofagiko kronikoarekin. Patologiaren garrantzia klinikoa bere potentzial onkogenikoan oinarritzen da. Izan ere, ESGEre arabera (European Society of Gastrointestinal Endoscopy)1 egun hestegorriko adenokartzinoma garatzeko arrisku faktorerik garrantzitsuena jotzen da, intzidentzia %0,3koa izanik. Jarraitutako sekuentzia-patogenikoa hurrengoa da: errefluxu kronikoa, Barrett heste-metaplasia, gradu baxuko displasia, gradu altuko displasia, in situ kartzinoma eta azkenik, adenokartzinoma.
Diagnostikoa Seattle protokoloa jarraituz burutzen da, endoskopio malguaren bitartez aleatorioki lotura gastroesofagikotik eremu proximaleraino 1-2 zentrimetroko tartearekin lau koadranteetan biopsiak hartzen dira. Egun NBI (Narrow Band Imaging) kromoendoskopia elektronikoa erabiltzen da lesioen patroi baskularrak aztertzeko eta epitelio osasuntsua metaplasikotik bereizten laguntzeko. Konfirmazio histologikoa burutu osten, Praga irizpideen bitartez lesioen sailkapena burutzen da.
Tratamenduari dagokionez, neurri dietetikoak, farmakologikoak (protoi ponpa-inhibitzaileak), teknika endoskopikoak (HALO eta EMR) eta esofagektomia kirurgia dugu. ESGEren arabera HALO gradu baxuko zein gradu altuko displasiadun pazienteetan aplikatu daiteke, soilik hala erresekzio endoskopikoarekin batera.
Ikerketa honek Basurtoko ospitalean 2019.urtera arte Barrett metaplasiadun pazienteek jasotako teknika endoskopikoen azterketa erretrospektiboa biltzen du.
HELBURUAK:
Helburu nagusia displasiadun pazienteetan erradiofrekuentzia bidezko ablazioaren (HALO) eta mukosaren erresekzio endoskopikoaren (EMR) erremisio- eta errezidiba- tasen azterketa da. Baita teknika bakoitzaren indikazioak, prestaketa, prozedura, teknika osteko jarraipen endoskopikoa eta albo-efektuak.
MATERIAL ETA METODOAK:
Proposatutako ikerketaren izaera behatzailea, deskribatzailea eta erretrospektiboa izango litzateke. Parte hartzaileek Barrett Hestegorriaren gradu baxuko zein gradu altuko displasiaren konfirmazioa histologikoa izan beharko dute ikerketan parte hartzeko.
Parte hartzaileek Barrett Hestegorriaren gradu baxuko zein gradu altuko displasiaren konfirmazioa histologikoa izan beharko dute ikerketan parte hartzeko.
Aldagaiei dagokienez, hurrengoak izango dira: pazientearen sexua eta adina, BE diagnostikoaren data eta momentu horretan dagokion Praga gradua, teknika endoskopikoaren indikazioa, jasotako erradiofrekuentzia edo/eta erresekzio endoskopikoaren data eta kontrol endoskopikoaren emaitza. [ES] El objetivo principal es el estudio de las tasas de emisión y recidiva de ablación por radiofrecuencia (HALO) y resección endoscópica de la mucosa (EMR) en pacientes con displasia. También las indicaciones de cada técnica, preparación, procedimiento, seguimiento endoscópico posttécnico y efectos secundarios.