Show simple item record

dc.contributor.advisorAsurabarrena Iraola, Carmen ORCID
dc.contributor.authorBildarratz Morcillo, Nerea
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2020-06-23T11:25:43Z
dc.date.available2020-06-23T11:25:43Z
dc.date.issued2020-06-23
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/44229
dc.description.abstractSarrera: txertoak sorreratik, gaixotasun infekziosoen prebentziorako neurri garrantzitsu izan dira. Hauekin batera, txertoen aurkako mugimendua agertu zen, gaur egun honek zabaldutako argudioek zenbait gurasori beren haurra txertatzeko zalantza sortzen dietelarik. Ondorioz, kontrolpean zeuden zenbait gaixotasun infekzioso berragertzen hasi dira txertoen aurkako talde hauen ondorioz, osasun publikoarentzat arazo garrantzitsu bilakatzeraino. Helburuak: beren haurra txertatu nahi ez duten edo txertatzeko zalantzak dituzten gurasoen aurrean, erizainak nola jokatu behar duen aztertzea. Metodologia: lan hau errebisio bibliografikoa da. PIO/PICO egitura planteatu ondoren, deskriptoreak zehaztu dira eta jarraian, bilaketak egin dira osasun arloko hainbat datu base eta web orritan. Gainera, Osakidetzako lehen arretako osasun zentro batera ere jo da informazio bila. Azkenik, lana egiteko 11 errebisio bibliografiko, 6 ikerketa, 5 errebisio sistematiko, 3 gida kliniko, zenbait infografia eta komunikatu bat erabili dira. Emaitzak: haurretan, txertaketa sistematikoa ezartzeak zenbait efektu kaltegarri eragin baditzake ere, gaixotasun infekzioso askoren tasa nabarmenki jaisten lagundu du. Azken urteetan, txertoen aurkako mugimenduak zabaltzen duen informazio faltsu/distortsionatua dela eta, txerto guztien txertaketa tasa jaitsi da, zenbait gaixotasun infekziosoren agerraldiak ohikoagoak bilakatuz. Mugimendu honek zabaltzen dituen argudio asko, kezka bilakatzen dira gurasoentzat eta zenbait gurasok bere haurra ez txertatzea erabakitzen dute, gizarte guztiaren kutsatzeko aukerak handituz. Beraz, osasun profesionalen papera izango da gurasoak modurik egokienean informatzea eta hauen zalantzak argitzea, horretarako komunikazio teknika egokienak erabiliz. Eztabaida: orokorrean, txertoen eraginkortasun eta onurei dagokienez adostasuna dago. Hauen aurkako argudioak guztiz berdinak ez badira ere, toxikoak daramatzatela, efektu kaltegarriak sor ditzaketela eta gaixotasuna pasatzea hobe dela behin eta berriz errepikatzen dira. Aldiz, artikulu gehienetan ez dira efektu kaltegarriak ikertzen eta gutxi batzuk dira erizainak hartu beharreko jarraibideak markatzen dituztenak. Ondorioak: txertoen inguruko kezkak dituzten gurasoei laguntzeko, erizaina funtsezko profesionala izango da, bera baita txertoen administrazioaren arduraduna. Beraz, ezinbestekoa izango da entzute aktiboan, errespetuan eta enpatian oinarritutako erizainaren interbentzioa, azkenean gurasoek hartutako erabakia onartuz.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectvacunases_ES
dc.subjectmovimiento anti-vacunaciónes_ES
dc.subjectpadreses_ES
dc.subjectniñoes_ES
dc.subjectnegación a la vacunaciónes_ES
dc.subjectenfermeríaes_ES
dc.titleNola jokatu beharko luke erizainak beren haurra txertatu nahi ez duten edo txertatzeko zalantzak dituzten gurasoen aurrean?es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2019-04-30T08:43:39Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2019, la autora
dc.identifier.gaurassign85962-767987


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record