fLEX: Flexioa eta LEXikoa aztertzeko test eleanitza (5-10 urteko hamar haur euskaldunen emaitzen azterketa).
Fecha
2019Autor
Pourquié, Marie
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
Ekaia 36 : 331-351 (2019)
Resumen
Artikulu honen helburua da fLEX aplikazio eleanitzaren motibazioa, egitura, eta funtzionamendua aurkeztea eta, horretan oinarrituta, hamar haur euskaldunengandik bildutako datuak aztertzea. Ahozko bost probak eta orotara 160 estimuluk osatzen dute fLEX, prozesaketa lexikala zein flexionala, ekoizpena eta ulermenean aztertzeko: gauzak eta ekintzak izendatzea; esaldiak ekoiztea eta ulertzea; kasu eta posposizio sintagmak ekoiztea. Aurreikusten zen proba hauek egiteko zailtasunik ez agertzea bost urtetik gorako haurrentzat. 5-10 urte tarteko hamar haur euskaldunek parte hartu dute ikerketan. Emaitzek erakusten dute esaldiak ekoiztea dela emaitza ahulenak dakartzan proba; "ditu" eta "die" aditz laguntzaileak ekoizteko emaitzak apalak direla forma horiek ulertzeko arazo handirik ez den arren; ergatiboa, destinatiboa eta lekuzko genitiboa ekoizteko, beste kasu eta posposizioak ekoizteko baino huts gehiago agertzen dira. Datuen kantitatezko eta kalitatezko deskribapena egiten da, prozesaketa flexionalean eta lexikalean puntu ahulak erakutsiz. Haurren garapen tipikoaren ahuleziak definitzea ezinbestekoa da hizkuntza-arazoak diagnostikatzeko garaian. Psikohizkuntzalaritzaren ikuspegitik corpus baliagarri bat eskaintzeaz gain, euskaraz hizkuntza aztertzeko tresnak garatzeko beharra azpimarratzen da.; The aim of this paper is to present the purpose, structure and functioning of the fLEX software and to examine the data collected from the assessment of ten Basque-speaking children. 160 stimuli divided in five oral tasks make up fLEX, which assesses lexical and inflectional processing in production and comprehension: object and action naming; sentence production and comprehension; and, case and postpositional phrase production. It was predicted that no difficulty would emerge in performing these tasks for children older than 5. Ten Basque-speaking children, ages 5 through 10, participated in the study. Of the five tasks, the poorest results were found in the sentence production task. The verb auxiliaries “ditu” and “die” were specifically prone to errors in production but not in comprehension. Ergative, destinative and local genitive case production was more problematic than the production of other cases. Data are described quantitatively and qualitatively, by pointing out weaknesses in lexical and inflectional processing. Defining typically developing children’ weaknesses is crucial in order to diagnose language disorders. In addition to providing a useful corpus from a psycholinguistic perspective, the goal of this paper is to emphasize the need for developing language assessment tools in Basque.