Show simple item record

dc.contributor.advisorHernández García, Jone Miren ORCID
dc.contributor.advisorAmezaga Albizu, Josu ORCID
dc.contributor.authorArtetxe Sarasola, Miren ORCID
dc.date.accessioned2020-07-10T11:32:55Z
dc.date.available2020-07-10T11:32:55Z
dc.date.issued2020-01-28
dc.date.submitted2020-01-28
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/45422
dc.description328 p.es_ES
dc.description.abstractDoktorego-tesi honetan Ipar Euskal herriko bertso-eskoletako gazteen hizkuntza ibilbideak dira ardatz. Gazte hauen hizkuntza eta gazte identitateen eraikuntza zein legitimazio prozesuak aztertu dira ikuspegi etnografiko batetik, nagusiki elkarrizketa eta behaketa bitartez.Ipar Euskal herriko egoera soziolinguistikoari eta bertso-mugimenduaren bilakaeraren erradiografia bat egin ondoren, bertso-eskoletako gazteen hizkuntza ibilbideak aztertu dira, fokua jarriz, bereziki, hizkuntza mudantzetan, hots, hizkuntza ohituren aldaketa uneetan, edo eta bizitza-aldaketa uneetan gertatutako hizkuntza ohituren mantentzean. Gazteen diskurtsoetan ageri denez, hizkuntza mudantzak, gazte identitatearen eraikuntza prozesuarekin harremanean daude, hizkuntza praktiken aldaketak gazte identitatearen garapena eraikitzeko zein bistaratzeko estrategia gisa ulertuta.Bertso-eskolako jarduera komunitatean, hain zuzen, gazteok bertsotan trebatzeaz gain elkarrekiko konfiantza giro bat sortzen dute, lotsari aurre egiten diote, besteen aurrean hitza hartu, iritzia eman, eztabaidatu eta elkarrekin gogoetatzen dute. Eta hain zuzen ere, elementuok haien gazte-identitatearen eraikuntzarako elementu gisa ulertzen dituzte. Eta talde identitatea eta norbanako identitatea elkarrekiko eraginean eraikitzen diren bezala, hizkuntza identitatea bestelako identitateekin koeraikitzen da. Hala, gazteontzat bertso-eskolako jarduera komunitatea haien gazte identitateak euskaraz garatzeko eta euskal hiztun identitateak gazte kulturaren baitan garatzeko gune bat da.Azken atalean, bereziki begiratu nahi izan diet bertso-eskolako hiztun berrien ibilbideei. Hizkuntza erabilerarako legitimitatea sentitzea aldagai garrantzitsua izanik eta hiztunen legitimitatea espazio eta denbora jakin batean negoziatzen den heinean, bertso-munduko bi hiztun berriren legitimazio prozesuetan sakondu nahi izan dut. Hala, ondorioztatu dut bertso-munduan sozializatzea hiztun berrien legitimaziorako akuilu izan daitekeela, baina baita traba ere: izan ere, bertsolari kanonikoa, lehenik eta behin, hiztun legitimoa da, hots, gaur egungo ideologia nagusien arabera, hiztun zaharra.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses_ES
dc.rights.urihttp://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/es/*
dc.subjectethnolinguisticses_ES
dc.subjectlanguage and culturees_ES
dc.subjectsociolinguisticses_ES
dc.subjectetnolingüísticaes_ES
dc.subjectlengua y culturaes_ES
dc.subjectsociolingüísticaes_ES
dc.titleIpar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen hizkuntza ibilbideak. Gazte identitateak, hizkuntza mudantzak eta ligitimazio prozesuak.es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/doctoralThesises_ES
dc.rights.holderAtribución-CompartirIgual 3.0 España*
dc.rights.holder(cc)2020 MIREN ARTETXE SARASOLA (cc by-sa 4.0)
dc.identifier.studentID268568es_ES
dc.identifier.projectID19819es_ES
dc.departamentoesComunicación audiovisual y publicidades_ES
dc.departamentoeuIkus-entzunezko komunikazioa eta publizitateaes_ES


Files in this item

Thumbnail
Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record

Atribución-CompartirIgual 3.0 España
Except where otherwise noted, this item's license is described as Atribución-CompartirIgual 3.0 España