Konpetentzia digitalen markoaren gaineko unitate didaktiko digital berrerabilgarria
Laburpena
Azken hamarkadetako hezkuntza paradigmak konpetentzien eskuratzean oinarritutako
ikaskuntza prozesua balioesten du. Era berean, eremu ezberdinetatik (Europar
Batzordea, UNESCO, Heziberri 2020...) oinarrizko konpetentziea horien artean
konpetentzia digitala ere jasotzen da. Konpetentzia digitala nabarmendu dezakegu
bere transbertsalitateagatik eta beste konpetentzien garapenean egiten duen
ekarpenagatik, besteren artean, gaur egungo gizarteetan parte hartzeak teknologia
digitalarekin loturiko hainbat konpetentzien beharra eskatzen baitu.
Hala bada, konpetentzia digitalean ikasleak trebatu behar baldin badira, beharrezkoa
izango da irakasleak ere arlo horretan jantzita egotea. Norabide horretan, lan honen
xedea izan da EAEko Berritzegune Nagusiaren prestakuntza ekimen globaleko
konpetentzia digital markorako proposatutako materialetik abiatuz ikas unitate digital
bat zehaztea, eta Moodle plataforman jasotzea autoikaskuntzan oinarritutako ikastaro
berrerabilgarri gisa.
Hala, txosten honetan bildu dira batetik konpetentzia digitalaren gaineko lanketa
teorikoa, eta bereziki DIGCOMP erreferentzia-markoaren nondik norakoak eta
irakasleen trebakuntzari begirako alor batzuk, hala nola norberaren profil digitala
garatzeko lagungarri izan daitezkeen baliabide batzuk. Bestetik, Moodle plataforman
konpetentzien bidezko ebaluazioa nola egin azaldu da, aukera hori ere baliatuz
DIGCOMP ereduan oinarritutako Moodle Plataformarako konpetentzia-markoa edo
framework bat proposatzeko. Azkenik, Moodle Plataformarako konpetentzia digitalen
gaineko ikastaroa diseinatu (helburu, metodologia, ebaluazio eta bestelakoak
zehaztuz) eta gauzatu da (HEZikt graduondokoak erabiltzen duen plataforman bertan
jasoz; hemen eskuragarri: https://ikasgela-birtuala.ueu.eus/course/view.php?id=510).