Pobrezia Energetikoa: Fenomenoaren hurbilketa kontzeptuala, Ekonomia Sozial eta Solidarioarekiko loturak
Fecha
2018Autor
Domínguez Olabide, Peru
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
Revista vasca de economía social = Gizarte ekonomiaren euskal aldizkaria (15) : 213-238 (2018)
Resumen
Lan honek, inguru akademiko, mugimendu sozial, eta orokorrean, mendebaldeko gizartearen imaginario kolektiboan gero eta presentzia handiagoa lortu duen pobrezia energetikoaren gaiari hurbilketa bat egitea izan du helburu. Analisi honek, bi atal bereizi aurkezten ditu. Lehenengoan, fenomenoaren hurbilketa kontzeptual bat eginez, pobrezia energetikoaren literaturaren baitan aurkitu litezkeen bi joera teoriko nagusiak aurkezten dira, «ikuspegi dikotomikoa" eta «energia zerbitzuen ikuspegia" hurrenez hurren. Horrekin batera, kontzeptualizazio ariketa aberasteko asmoz, pobrezia energetiko eta pobrezia orokorraren arteko erlazioa aztertu da. Biak era bateratuan edo era bereizian aztertzearen egokitasuna, erabiltzen den pobrezia definizioaren araberakoa dela ondorioztatuz. Bigarren atalean, bestalde, pobrezia energetikoaren eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren artean egon daitezkeen lotura edota bidegurutze posibleak aztertu dira. Bi elkargune nagusi identifikatu dira ahalegin honetan. Lehena, Ekonomia Sozial eta Solidarioko erakundeek energia pobreziaren ondorioak ikustarazteko izango luketen gaitasuna liteke. Bigarrena, erakunde beretsuek gabezia energetikoko egoerak ekiditeko neurri, estrategia eta ekintzak aurrera eramateko gaitasuna liteke. Azken honen baitan, hiru fronte nagusitan paper garrantzitsua lukete erakunde hauek, hala nola, identifikazioan, energia horniketan eta interbentzioan.; The following paper intends to make an approach to energy poverty. In recent years, this issue has gradually drawn the attention of the academic world and social movements alike, becoming an urgent problem to solve in western societies. The analysis is split in two parts. On the first part, carrying out a conceptual approach of the issue at hand, the two main theoretical streams present in the literature of energy poverty are introduced, namely, «the dichotomic perspective" and «the energy services perspective". Furthermore, enriching this conceptualization exercise, the relation between energy poverty and poverty in general has been assessed, coming to the conclusion that the pertinence of whether to carry out a joint or a separate analysis boils down to the definition of poverty. On the second part, the associations and relationships that could exist between energy poverty and the Social and Solidarity Economy have been examined, coming up with two potential bonds between them. Firstly, the capability of the organizations of the Social and Solidarity Economy to raise awareness about the consequences of energy poverty. Secondly, their capability to implement measures, strategies and actions to mitigate energy poverty. In this later field of action, these organizations could have a distinguished role concerning identification, energy supply and intervention.