Ligninaren degradazioa azido laktikoz eta kolina kloruroz osatutako disolbatzaile eutektikoa erabiliz
Laburpena
Lan honetan, lignina biomasatik erauzteko metodo baten eraginkortasuna aztertzen da, DES (Deep Eutectic Solvent) motako disolbatzailea erabiliz. Horretarako, metodo konputazional bat erabili da. Honen bitartez, ligninaren barne interakzioak (kobalenteak eta ez kobalenteak) eta ligninaren eta disolbatzailearen arteko interakzioak aztertzen dira.