Satelite bidezko itsas gainazaleko tenperatura eta klorofila kontzentrazioen berreraikitzea. Azken hamarkadetako eta urtaroen zikloaren bilakaera Bizkaiko Golkoan
Ekaia N. Extra : 109-124 (2020)
Resumen
Satelite bidezko itsas gainazaleko tenperatura eta klorofila kontzentrazio irudiei lainoek eragindako zuloak betetzeko DINEOF teknika aplikatu zaie, zulorik gabeko eguneroko maiztasuneko hamarkadetako irudi sortak sortzeko asmoarekin. Irudi sorta horien azterketa egin da ondoren bi aldagaietan urtaroen zikloa aztertzeko, bai bere anplitudeari zein bere faseari dagokienez. Azterketak erakusten du tenperaturaren urtaro zikloaren anplitudeak 0,11 °C/hamarkada balioko joera gorakor adierazgarria duela baina ez horrela klorofila kontzentrazioarenak. Faseari dagokionez, berriz, ez da joera adierazgarririk detektatu bi aldagaietako batean ere.; Satellite sea surface temperate and chlorophyll concentration images have been processed using DINEOF technique to fill the gaps created by the presence of clouds in satellite images. This set of satellite temperature and chlorophyll images have then been used to analyse their respective seasonal cycles, both regarding the amplitude of the cycle and its phase. The results show a significant growing trend in the amplitude of the seasonal cycle with a value of 0.11 ºC/decade in the case of the temperature, but no significant trend for chlorophyll. Again, no significant trend is observed in the phase of the cycle in both variables.