Bollera identitatetik subjektu politikoaren egituraketara. Hego Euskal Herriko bollera taldeen diskurtso eta praktiketara bidaia
View/ Open
Date
2020-10-24Author
Perez-Pons Andrade, Eva
Metadata
Show full item recordAbstract
Ikerketa hau Hego Euskal Herrian lesbianismo politikoa bollera identitatearen bitartez nola egituratzen den aztertzeko saiakera da. Zaurgarritasuna erresistentzia politikorako tresna den ideiatik abiatuta, subjektu politikoaren ulerkera desberdinek militantzia bizitzeko forman eragina dutela planteatzera doa lan honek. Hala, elkarrizketatutako bollera taldeek Euskal Herriko Mugimendu Feministarekin dituzten adostasunak eta adostasunik ezak mahai gainean jarriko dira, bai eta bollera identitatek formula binomikoen kontra egiteko duen potentzialitatea, besteak beste.