Ahots murmurikatuaren zenbait ezaugarri akustikoz
Tantak 31(2) : 149-173 (2019)
Resumen
Ikerketa honen helburu nagusia ahots murmurikatuaren zenbait ezaugarri akustiko aztertzea da. Horretarako, lagina 36 esaldik osatzen dute, horietako 18 ahots arruntean gauzatuak eta beste 18ak ahots murmurikatuan. 12 galdera azentuen gauzapena ikertzeko erabili dira eta 6 intonazioarena ikertzeko. [a] bokalaren formakinak aztertzeko esaldi mota guztiak erabili dira (datuen azterketaren atalaren azpiataletan esaldi zehatzak agertuko dira). Inkesta egiteko eduki dugun informatzailea Igorreko 23 urteko andrazko bat izan da. Berorren ama-hizkuntza bertako euskararen barietate tradizionala izan da eta ikasketa guztiak euskaraz egin ditu. Emaitzen artean, hurrengoak dauzkagu: (1) ahots murmurikatuaren ezaugarririk nabarmenenak, ahots arruntaren aldean, f0rik ez egotea eta intonazioa apalagoa izatea dira; (2) iraupenari dagokionez, ahots murmurikatuan eginiko esaldiak luzexeagoak dira, berau estatistikoki esanguratsua izan ez arren; (3) [a] bokalaren formakinen azterketan ahots mota estatistikoki esanguratsua da bokalaren f1 eta f2 formakinei dagokienez; horrela bada, ahots murmurikatuan [a] bokala irekiagoa eta aurreratuagoa da ahots arruntean baino; (4) ahots murmurikatuan azentuaren korrelatu akustiko nagusia iraupena da; (5) silaba azentuduna luzeagoa da azentu bakoa baino; azkenik, (6) adierazpenezkoen eta bai/ez erako galderen bereizkuntzan iraupena eta intonazioa biak erabiltzen dira, baina esaldiaren azken silaban kontraste handiagoa gertatzen da gainerako egonguneetan baino. Bai/ez erako galderen azken silabak luzeagoak eta intentsitate altuagokoak dira adierazpen-esaldienak baino.; The main objective of this research is to analyze the acoustic characteristics of whispered voice. To this end, the sample consists of 36 phrases, of which 18 are produced in modal voice and the other 18 in a whispered voice. We used 12 questions to observe the accent placement and 6 to examine the intonational proprieties and, along with the analysis of vowel formants for [a]. The informant who answered the survey was a 23-year old woman from Igorre. Sentences were produced in her mother tongue, namely, the local variety of Igorre. Results can be summarized as follows: (1) whispered voice shows no f0 along with lower rates of intensity. The most notable characteristics of the murmured voice, compared to the common voice, are the absence of f0 and a lower intonation; (2) with respect to duration, whispered voiced were longer than modal voice; (3) The mean average for vowel formants F1 and F2 were higher for whispered voice, suggesting that [a] is produced more opened and fronted than in modal voice. (4) the main acoustic correlate is duration for whispered voice; (5) the stressed syllable is always longer than the unstressed syllable; finally, (6) in the expressive phrases and in the distinction of the yes / no questions, duration and intensity are used as acoustic correlates of pitch, but in the last syllable of the phrase there is greater contrast. The last syllables of the yes / no questions show longer and with higher intensity than the declarative sentences.