Komunitateak ehunduz herri ekimenetatik
Resumen
Aniztasuna gure gizarteetako errealitate ukaezina eta aberasgarria da. Modu berean, ugariak dira herrialde guztietan dauden jatorri, genero, hizkuntza, klase, ingurune-justizia edo bestelako aldagaiekin loturiko bereizkeriak eta bazterketa soziala. Horien kontra neurri eraginkorrak behar dira eta nahitaezkoa da berariazko ikerkuntza garatzea.
“Komunitateak ehunduz herri ekimenetatik” izenburua izan duen ikerketa honen arreta-gunea Euskal Herriko eta, bereziki, Gipuzkoako gizarte-mugimenduen eta herri eragileen artean bultzatzen ari diren ekintzak izan dira, sinetsirik baikaude informazio hori komunitateak nola ehuntzen diren jakiteko nahitaezkoa dela. Era berean, uste dugu euskal gizartea, dituen ezaugarriengatik, leku aproposa dela hau bezalako ikerketak egiteko.