Lisofosfolipidoen eta Alzheimer gaixotasunaren arteko erlazioa: etorkizuneko itu farmakologikoaren bila
Fecha
2020Autor
Moreno Rodríguez, Marta
Martínez Gardeazabal, Jonatan
Bengoetxea de Tena, Iker
Lombardero Iturrizaga, Laura
Llorente Ovejero, Alberto
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
Ekaia 38 : 55-71 (2020)
Resumen
Lipidoak funtzio energetikoaz eta egitura-funtzioez gain deskribatu diren beste funtzioei esker garrantzitsuak bilakatzen ari dira. Funtzio neurotransmisorea edota neuromoduladorea aurkeztu duten lipidoen artean, lisofosfolipidoak aurkitu ditzakegu. Lisofosfolipidoak lipido molekula txiki bioaktiboak, karbonodun kate bakarra eta buru polar bat edukitzeagatik bereizten direnak dira. Lisofosfolipidoen artean, azido lisofosfatidikoa eta esfingosina 1-fosfatoaren egitura eta sistemen funtzioak izan dira hobeto deskribatu direnak. Lisofosfolipidoak zelulaz kanpoko bitartekari aritzen dira berentzat espezifikoak diren G proteinei loturiko hartzaileak aktibatuz. Molekula horien seinaleztapenaren bidez zenbait prozesu neurokimiko modulatzen dira, adibidez, neuromodulazioa eta neuroinflamazioa. Gainera, ikasketarekin eta oroimenarekin erlazioa erakutsi dute. Horren haritik, orain arte ondoen deskribatutako lisofosfolipidoen sistemak, azido lisofosfatidikoa eta esfingosina l-fosfatoa, hain zuzen ere, asaldatuta daude Alzheimer gaixotasunean eta gaixotasun honetako zenbait animalia-eredutan. Aldaketa horien zentzua oraindik ez dago finkatuta, baina haien eragina beste neurotransmisio-sistemen edota bestelako funtzio biologikoen modulazioaren bidez gerta daitezke. Beraz, lipido hauek etorkizun handiko itu farmakologikoak izan daitezke Alzheimer gaixotasunean agertzen diren sintoma neuropatologikoak eta neuropsikiatrikoak arintzeko. Hortaz, merkatuan dauden lipidoen seinaleztapena itutzat duten eta beste neuroendekapenezko gaixotasunak tratatzeko erabilgarriak diren farmakoak baliagarriak izan litezke Alzheimer gaixotasuna tratatzeko, aukera emanez horrela Alzheimer gaixotasuna tratatzeko dagoen hutsune farmakologikoa betetzeko.; In addition to energy and structural functions, lipids are becoming important thanks to the other functions described. Some lipids have been shown to exhibit neurotransmitter or neuromodulatory function, including lysophospholipids. Lysophospholipids are small bioactive lipid molecules that are distinguished only by having a single carbon chain and a single polar head. The lysophosphatidic acid and sphingosine l-phosphate structure and system functions are best described among those with neurotransmitter function. Lysophospholipids act as extracellular mediators that activate receptor-specific G proteins that are specific to them. The signaling of these molecules modulate certain neurochemical processes, including neuromodulation and neuroinflammation. They have also presented the relationship with learning and memory. In this respect, the best described lysophospholipid systems, lysophosphatidic acid and sphingosine 1-phosphate, are indeed disturbed in Alzheimer’s disease and in some animal models of this disease. The meaning of these changes is not yet established, but their effect may be related to the modulation of other neurotransmission systems or other biological functions. These lipids are therefore supposed to be the promising pharmacological targets to alleviate the neuropathological and neuropsychiatric symptoms that appear in Alzheimer’s disease. Therefore, marketed drugs that have lipid signaling as a pharmacological target and that are useful to treat other neurodegenerative diseases could be also helpful to treat the Alzheimer’s disease, and with this it might be possible to fill the pharmacological gap in the treatment of Alzheimer’s disease so far.