Show simple item record

dc.contributor.advisorElordieta Alcibar, Arantzazu ORCID
dc.contributor.authorLado Guisasola, Oihana
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-11-18T16:46:15Z
dc.date.available2020-11-18T16:46:15Z
dc.date.issued2020-11-18
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/48394
dc.description32 p. -- Bibliogr.: p. 31-32
dc.description.abstractAhalerako adizkien erabilerari dagokionez, iruditzen zait estandarraz besteko hizkeretako hiztunok sarri zalantzak izan ohi ditugula. Aldaera estandarreko arauak ondo ezagutu arren, jakin badakigu ahozkoan erregelak bestelakoak direla, eta lan honetan ahaleraren erabilera aldatuz doala erakutsi nahiko nuke. Gure ingurura begiratzea bestetik ez dago, gaur egungo gazte askok, gehienak ez esatearren, ahalera erabili beharrean ahal partikula edo aditz modala darabilte indikatiboko adizkiekin. Horrezaz gain, badira nagusitzen ari diren beste zenbait forma eta baita euskararen adituek berritzat jotzen dituztenak ere. Hori dela eta, lan honen xedea ahaleraren hainbat forma deskribatzea eta horien berri ematea izango da. Bestalde, honelako lan batean ezin ditzaket ahalerak dituen aldakuntza, txandakatze edo forma berri guztiak aztertu. Horregatik, mendebaldean zein erdialdeko zonalde batzuetan entzun daitekeen txandakatze bat aztertzea erabaki dut: neike-leiket adizkien txanda-katzea, hain zuzen. Eibartarrok ‘ni joan neike’ edo ‘ni joan leiket’ esan dezakegu; gauza bera gertatzen da aditz iragankorrekin ‘Zuk ogia erosi leikezu’ edo ‘erosi zeinke’. Deba Ibarrean ez ezik, mendebalde zabalean zein erdialdeko hainbat zonaldetan entzun daitekeen txandakatzea da. Haatik, aurrerago azalduko den moduan, leikezu bezalako adizkiak ez dira ontzat ematen edo berritzat jotzen dira. Horregatik, txandakatzearen erabilera eta bilakabidea aztertzea izango da asmo nagusienetako bat. Egituraketari dagokionez, lan honek lau atal izango ditu. Lehendabiziko atalean, alde batetik, ahalaren erabilerari buruzko, -ke morfema eta aditz aspektuari buruzko hainbat ohar emango ditut. Bestetik, aditz erroak aipatzeaz gain, jatorriz mendebaldekoak diren ahalera adizkiak erdialdeko euskaran ere lekukotzen direla ikusiko dugu eta, mendebaldeko zein erdialdeko zonaldetan erabilera bera duten leiket-neike bezalako formen inguruko aipamenak eta iritziak jasoko ditut. Bigarren atalari dagokionez, mendebaldeko euskara orokorraren eta Deba Ibarreko hiru hizkeren (Elgoibar, Eibar eta Arrasate) alegiazko adizkiak bilduko ditut, haien artean erkaketa bat egiteko asmoz. Atal honetan, batik bat, ahozko erabileran ahalerak dituen ezaugarriak azpimarratuko ditut. 2 Behin, egungo ahaleraren ezaugarriak eta aldaketak zeintzuk diren ikusirik, hirugarren atalean neike- leiket, leikezu-zeinke bezalako formen artean egon daitekeen txandakatzea noiztik lekukotuta dagoen begiratuko dut. Horrela bada, mendebaldeko antzinako testu idatzietara pasatuko naiz. XVI. mendean hasi eta XX. mendera arteko agerraldiak aztertuz. Azterketa honetan, ‘leikezu’ zein ‘zeinke’ bezalako formak erabiltzen dituzten autoreak jasoko ditut, hau da, bi formen erabilera duten autoreen agerraldiak soilik. Lazarraga (1567), Moguel (1802), Astarloa (1818) ,Uriarte (1850), Arrese Beitia (1902-1906), Kandido Basabe (1914), Kirikiñoren (1918) eskutik jasotako adizkiak izango dira, besteak beste. Hemen ere, garai bateko ahalerak izan dituen ezaugarriak aipatuko ditut eta txandakatzeren bilakabidea nolakoa izan den azalduko dut. Lanarekin amaitzeko, lan guztian zehar adierazi-takoaren ondorio eta ezaugarri orokorrak emango ditut.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleAhalera eta ahaleraren adizkiak Deba Ibarreanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-06-03T11:00:05Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, la autora
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.identifier.gaurregister104547-799595-09
dc.identifier.gaurassign82798-799595


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record