Show simple item record

dc.contributor.advisorMadariaga Pisano, Nerea
dc.contributor.authorBeracierto Zulaika, Naiara
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-11-18T17:07:16Z
dc.date.available2020-11-18T17:07:16Z
dc.date.issued2020-11-18
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/48404
dc.description48 p. : il.-- Bibliogr.: p. 47-48
dc.description.abstractGradu Amaierako lan honetan, errusiera atzerriko hizkuntza gisa irakatsiko duen lekuan jarri eta errusieraren gramatikako atal zehatz bat landuko da: genitiboaren erabilera preposiziorik gabe. Gaiari heldu baino lehen, lanaren helburua zein den eta horretarako erabili den metodologia azalduko da. Era berean, sarrera gisa, genitiboa nola deklinatu behar den azaltzen duten hainbat taula aurkeztuko dira: izenen eta adjektiboen eraketa bai singularrean, baita pluralean ere. Lehenik eta behin, genitiboaren erabilera preposiziorik gabe nolakoa den landuko da. Horretarako, hainbat azpiataletan banatu da atala, egoera bakoitzaren arabera azalpen desberdinak eskainiz. Jarraian, gaur egun errusiera irakasteko eskura ditugun baliabideak aztertuko dira. Baliabide horien artean, irakaskuntzarako ohikoak diren eskuliburu orokorrak aztertuko dira: Русский язык: 5 элементов (Esmantova, 2009, 2011 eta 2012), Поехали! (Txernyxov, 2009); baina baita eskuliburu espezifikoak ere: Russian genitive: its forms and usage (N. Ryan, 2008), Какой падеж? Какой предлог? Глагольное и именное управление (Velitxko, 2008) eta Casos y preposiciones en el idioma ruso (E. Zakhava-Nekrasova, 1993). Horiez gain, baliagarriak izan daitezkeen beste mota bateko liburuak aztertuko dira, hots, gramatika praktikoak: El ruso. Gramática práctica (Pulkina, 2000) eta Грамматика русского языка в упражнениях и комментариях. Морфология (Glazunova, 2007). Liburu bakoitzak gure gaia nola azaltzen duen (azalpen gramatikalak ematen dituen, adibideak egokiak diren ala ez, nahikoa al den emandako azalpenekin…) eta zer motatako ariketak eskaintzen dituen ikusiko da. Bestalde, liburu horiek aurkezten dituzten zailtasun eta arazoei zein irtenbide eman landuko da. Behin hori aztertuta, ondorio batzuk aterako dira eta aztertutako errusierako eskuliburuak aukeratutako gaia azaltzeko baliagarriak diren ala ez baloratuko da. Nahiz eta balorazio orokor bat egingo den, kontuan izan behar da ikasleen ezaugarrien arabera aldatu egiten dela irakasteko modua, eta, ondorioz, erabiliko diren baliabideak ere.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleAtzerritarrentzako errusieraren irakaskuntza II: genitiboaren erabilera preposiziorik gabees_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-06-01T09:34:33Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Traducción e Interpretación
dc.contributor.degreeItzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
dc.identifier.gaurregister104227-834338-09
dc.identifier.gaurassign98768-834338


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record