Show simple item record

dc.contributor.advisorEscribano Ruiz, Sergio ORCID
dc.contributor.authorAzkue Urkidi, Manex
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-11-18T17:29:35Z
dc.date.available2020-11-18T17:29:35Z
dc.date.issued2020-11-18
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/48417
dc.description31 p. : il.-- Bibliogr.: p. 29-31
dc.description.abstractEuskal Herriko geografiak eta baliabide naturalek ezinbesteko garrantzia izan dute bertako biztanleen bizi estiloa definitzeko momentuan. Eta esan dezakegu iraganean hasitako joera asko gaur egun oso bizirik daudela. Euskal kostaldeko biztanleek mende luzez egin dute arrantzan, modalitate, arrain mota eta leku ezberdinetan. Gaur egun ere oso bizirik dagoen jarduera bat da, baxurako zein alturako arrantza praktikatzen den portuetan joan etorri handia suma daiteke oraindik. Horien adibide dira Getaria, Pasaia, Hondarribia, Ondarroa edo Bermeoko portuak besteak beste. Itsasorik gabe gaur egungo euskal gizartea ez zen berdina izango. Beste kultura bat izango zen, beste ekonomia bat, beste merkataritza bat. Esan dezakegu itsasoa ezinbestekoa dela euskal gizartearentzat, ez soilik arrantzagatik, baizik eta arrantzaren inguruan sortu diren lanpostu eta jardueragatik ere bai. Esaterako, merkataritza asko egiten zen atzerrira arrantzara joaten ziren itsasontziekin. Adibidez, Irlandara euskal burdina eramaten zuten, eta itzulerakoan larrua ekartzen zuten (Barkham, 2000: 50). Geroxeago, Ipar Amerikan Ternuara eginiko bidaietan ere badakigu burdina esportatzen zutela (Barkham, 2000: 60). Merkataritzaz gain, arrantzak bestelako jarduerak bultzatzen ditu. Besteak beste, Euskal Herrian garapen handia izan duen ontzigintzarena, edo saregileena. Gipuzkoako klima, ozeanikoa da. Klima horren ezaugarriak ez dira nekazaritzarako egokienak. Erdi Aroan mahatsondo, olio eta zerealen falta zegoen, beraz atzerritik inportatu behar izaten zuten, merkataritza garatuz. Bestalde, tenperatura moderatuek eta plubiositate1 handiek baso hostoerorkorreko zuhaitzak garatzeko aukera ematen dute. Zuhaitz horien egurra ere oso garrantzitsua izan zen Euskal Herrian ontzigintza garatzeko (Alberdi, 2012: 53). Euskal kostaldean arrantza betidanik egin izan da, baina etapa ezberdinak aurki daitezke, garaia eta helmugaren arabera. Aro Modernoko euskal arrantzaren garairik garrantzitsuena XV-XVI. mendeetan ematen dela esango nuke, batez ere azken urteetako ikerketek Ternuan egiten zen bale eta bakailao arrantzak zuten garrantzia azalerarazi dutelako. Kronologia horretan 3 modalitate ezberdin banatzen ditu Michael Barkham ikertzaileak (Barkham, 2000). Lehenengoa, baxurako arrantza da. Horiek Euskal 4 kostaldean egiten ziren, itsasontzi txikietan joaten ziren, arrantzak iraupen motza izaten zuen, eta nagusiki herrietako kofradiek kontrolatzen zuten. Bigarrena, Europako uretan egiten zen arrantza da: etapa honetan Irlanda eta Ingalaterrako arrantzaz gain Asturias eta Galiziako bale arrantza sartzen ditu. Itsasontzi handiagoak erabiltzen zituzten, kasu batzuetan etxetik kanpo bost edo sei hilabete egotera iristen ziren, eta nagusiki armadore, nabigatzaile eta itsasgizon-marinelek finantzatzen zituzten espedizio hauek. Hirugarrena eta azkena alturako edo itsasoz haraindiko arrantza da, euskal arrantzaren historiografian pisu handiena duen etapa. Barkham berak ere urrezko garaitzat hartzen ditu etapa honen 1560-1585 arteko urteak. Modalitate hau munduko txoko ezberdinetan egiten zen, baina Ipar Amerikakoa da ezagunena, bale eta bakailaoren arrantzak pisu handia hartu zuelako (Barkham, 2000). Irlandako arrantzak garrantzi handia izan zuen bere garaian, baina gerora Ternuako arrantzak ezkutuan utzi zuen. Oso gutxi idatzi da Irlandako arrantzari buruz, eta idatzi dena oso berria da. Gai esanguratsua iruditzen zait, eta horregatik Irlandako arrantzari buruz dagoen informazioa handitzen saiatuko naiz, historiaren garai honi nire ekarpentxoa eginez. Ezinbestekoa iruditzen zait Irlandan egiten zen arrantza ikertzea, ziur asko hurrengo urte eta mendeetan emandako aurrerapen edo aldaketei buruzko klabeak emango dituelako. Horretarako, iturri idatzietan oinarrituko naiz, iturri bibliografiko eta dokumentu historikoetan. Arrantza arkeologikoki aztertzea zaila da, arrainek material ahulak eta galkorrak dituztelako. Beraz, denboraren poderioz atal asko galdu egiten dira. Hala ere posible da arrantzarako tresnak eta materiala aztertzea, eta horri dagokionez saiatu naiz arkeologikoki ekarpena egiten. Aztarnak non aurkitu jakiteko, ezinbestekoa da lehenik arrantzaleak non egon ziren jakitea. Zertan ibili ziren jakitea ere garrantzitsua da, bilatu nahi dugun informazio eta aztarnak zehatzagoak izan daitezen. Irlandako arrantzarekin sortzen zaidan beste zalantza bat zergatik joaten ziren Irlandara da. Hau da, Irlandak zerbait edukiko zuen Frantziak, Herbehereek edo Europako beste zenbat lurraldek izango ez zutena, eta galdera horri ere erantzutea garrantzitsua iruditzen zait. Gainera, kontuan hartzen badugu Irlandan harrapatzen ziren arrain batzuk euskal kostaldean ere harrapatzen zirela, galdera horrek zalantza areagotzen dit.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleEuskal arrantzaleen arrantza Irlandanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-05-27T07:32:15Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Historiaes_ES
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister103188-797407-09
dc.identifier.gaurassign99531-797407


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record