Show simple item record

dc.contributor.advisorBabiano López de Sabando, Mikel ORCID
dc.contributor.authorArancón Andrés, María
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-11-20T17:17:27Z
dc.date.available2020-11-20T17:17:27Z
dc.date.issued2020-11-20
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/48487
dc.description87 p. : il.-- Bibliogr.: p. 33-35
dc.description.abstractGradu Amaierako Lanerako euskarara itzuli diren alemanezko literatur lanen analisia egin dugu, ikusi genuelako orain arte lan eta ikerketa gutxi burutu direla alemana-euskara hizkuntza konbinazioari dagokionez, eta interesgarria iruditu zitzaigulako arlo horretan gure ekarpena egitea, azaletik bada ere; izan ere, lanaren ezaugarriak direla eta, ezin izango dugu asko sakondu. Horretarako, alemanez sortu eta euskarara itzuli diren literatur lanen ahalik eta katalogo/corpus osatuena egin dugu, eta, jarraian, itzulitako lan horiek irizpide ezberdinen arabera sailkatu eta aztertu ditugu: garaia, literatur generoak, autoreak, itzultzaileak eta argitaletxeak. Sortu dugun katalogo hori lanaren amaieran dago atxikita (ikus I. Eranskina). Bertan, ez ditugu bildu euskarazko egunkari eta aldizkarietan argitaratutako ipuin, poema edo saiakera solteak; horiek beste baterako utziko ditugu. Jakin badakigu datu-baseak eta katalogoak etengabe ari direla eguneratzen, eta hori da gure lanaren bitartez egin nahi izan dugun ekarpena: alemaneko lanei trataera berezia eskaintzea eta sakonago aztertzea, eta, horrekin batera, katalogoa eguneratzea. Beraz, hau da lan honen orrietan aurkituko duguna: historian zehar euskarara itzuli diren alemanezko literatur lanen katalogoa/corpusa, eta horien azterketa. Katalogoan, 1868an lehen itzulpena argitaratu zenetik gaur egunera arte alemanetik euskarara zuzenean nahiz zeharka, hau da, zubi-hizkuntza baten bidez, itzuli diren liburuak jaso ditugu. Jatorrizko alemanezko zenbat liburu euskaratu eta argitaratu dira? Zein literatur genero islatzen dute itzulpen horiek? Nork itzuli ditu? Alemanez idatzi duten zein egile itzuli dira? Zein garaitan eta non argitaratu dira? Galdera horien erantzunak ezagutuko ditugu esku artean dugun lan honetan, eta, aldi berean, argitalpenek izandako bilakaera ikusiko dugu, azken hamarkadetako itzulpenei dagokienez, batik bat. Horretaz gain, euskal literaturaren eta itzulpengintzaren historia ere ezagutu eta aztertuko dugu. Analisi hori egiterako orduan, betiere, oso presente izango dugu atal teorikoa, baita euskararen eta alemanaren kultur testuinguruak ere; izan ere, lortutako emaitzak eta datuak interpretatzen eta ulertzen lagunduko digute.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectitzulpen-ikasketakes_ES
dc.subjecteuskal literatura
dc.subjectalemaniar literatura
dc.subjectcorpusa
dc.subjectdatu-baseak
dc.titleEuskarara itzuli diren alemanezko literatur lanen analisiaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-06-05T06:26:13Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Traducción e Interpretación
dc.contributor.degreeItzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
dc.identifier.gaurregister104753-803665-09
dc.identifier.gaurassign99487-803665


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record