Show simple item record

dc.contributor.advisorGarcía Ibaibarriaga, Naroa
dc.contributor.authorPérez Catena, Andrea
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-11-20T18:29:02Z
dc.date.available2020-11-20T18:29:02Z
dc.date.issued2020-11-20
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/48501
dc.description32 p. : il.-- Bibliogr.: p. 25-32
dc.description.abstractAntzinako aztarnetan egindako ikerketa genetikoen garrantzia handitu egin da azken hamarkadetan, batez ere biologiak biomolekulen gaineko ezagutza handitzearen ondorioz. Iraganeko populazioen inguruko hipotesiak planteatzea edo birplanteatzea ahalbidetu du antzinako DNAk, eremu-zientifiko honen erabilera arkeologian geroz eta nabarmenagoa delarik. Hori dela eta, disziplinaren erabilgarritasuna adierazteko, lau kasu edo adibide azalduko ditugu lan honen bitartez: basahuntz pirenaikoa eta alpetarrarena, neandertal eta GAMrena, Denisovarrena eta Solent-eko gariarena. Guztiak, izaera desberdinetako ikerketa genetikoak dira, hau da, metodologia eta hipotesi desberdinak sortu dituzten azterketak. Horrela, antzinako informazio genetikoaren azterketa oinarri duten ikerketen aniztasuna ikusiko dugu, erabilpenak sor ditzazkeen arazoekin batera. Azken honekin lotuta, eremuzientifikoak izan ditzakeen izaera desberdinetako arazoak azalduko ditugu. Alde batetik, manipulazioak berak ekar ditzazkeen arazoak, eta bestetik, bestelako disziplina desberdinen arteko desadostasun eta koordinazio faltak ere ekar ditzazkeenak. Hau guztia, iturri eta oinarri desberdinetako artikulu zientifikoen erabileraren bitartez azalduko dugu, ikerketa bakoitzak erabilitako metodo, interpretazio eta kritika desberdinak kontuan hartuko ditugularik. Soilik horrela, kasu bakoitzaren ikerketaeboluzioa eta hipotesi berrien azalpenak ezagutuko ditugu, betiere gainerako ikertzaileek hauekiko adierazitako baliogarritasun edo onespena kontuan hartuz. Horrela, basahuntz alpetarraren eta pirenaikoaren inguruko bi hipotesi nagusi daudela, neandertala eta GAMren artean ekarpen genetikoak egon zirela, Mesolitoan Ekialde Hurbiletik Solent itsasarteko eremura beharbada nekazaritza iritsi zela eta neandertalen garaikidea zen espezie bat egon zela azalduko dugu. Ikerketa hauen hasierako metodologiari erreparatuz, hauetan emandako aurrerapenei esker, emaitza eraginkorrago eta oinarri sendoagoa duten hipotesiak eratuko direla ikusiko dugu, lanean zehar aipatutako arazoei aurre egiteko estrategia desberdinekin batera. Hau, batez ere, eremu zientifiko desberdinetako ikerlarien arteko koordinazio eta kooperazioaren bitartez lortu daitekeela azpimarratuko dugu, bakoitzaren interesetatik at. Antzinako DNAren erabilgarritasuna arkeologian nabarmena dela ikus dezakegun arren, oraindik ere eremu zientifikoaren baitan egin daitezkeen aldaketak eta konponketak badaude. Egia da disziplinak izandako aurrerapenak nabarmenak izan direla arkeologiaren baitan, baina ezin ditzakegu ikerketa guztiak DNAren erabilerara mugatu, hau da, arkeologiak mota desberdinetako eremu-zientifikoak erabili behar ditu. Hortaz, ikerketa askoren oinarria suposatuko duten arren, arkeologiak disziplina desberdinen laguntza edo beharra dauka, betiere ikuspegi edo hipotesi desberdinak planteatzeko.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectAntzinako DNAes_ES
dc.subjectHistoriaurrea
dc.subjectarkeologia
dc.titleHistoriaurreko DNA azterketakes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-06-03T10:03:03Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Historiaes_ES
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister104521-857124-09
dc.identifier.gaurassign99631-857124


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record