Mostrar el registro sencillo del ítem

dc.contributor.advisorCamino Lertxundi, Iñaki ORCID
dc.contributor.authorIsasa Lizarribar, Arrate
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-11-20T18:36:48Z
dc.date.available2020-11-20T18:36:48Z
dc.date.issued2020-11-20
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/48506
dc.description32 p. -- Bibliogr.: p. 30-32
dc.description.abstractKokapen berezia dute mugaren alde banatan dauden Irun-Hondarribiak eta Bortziriak alde batetik, eta Lapurdiko hego-mendebaldeak bestetik. Gipuzkoatik, Nafarroatik eta Lapurditik iritsitako ezaugarriek topo egiten baitute Euskal Herriko eremu honetan. Ezaguna da hiru eskualde hauek iragan mendeetan izan duten harremana, eta horrek hizkuntzan izan duen eragina. Hortaz, lan honetan eremu honetako hizkerek partekatzen dituzten ezaugarriak aztertuko dira. Zehazki, batera egindako lau berrikuntza aukeratu, eta aurkeztea da helburua. Testu zaharrak garai hartako euskararen isla izan daitezkeenez, jaso diren sermoi eta dotrina, gutun eta agiriak, abiapuntu harturik, XVII. mendetik testuetan ezaugarri hauek izan duten bilakaera aztertu da. Hain zuzen ere, bakoitzaren lehen agerraldia, berrikuntza gertatzeko testuinguru gramatikala, eta geografian izan duten hedadura azaltzea da asmoa, hauek izan baitira berrikuntzatzat hartzeko kontuan izandako irizpideak. Fonologian eta izen morfologian ezaugarri bana aztertu da, eta aditz morfologian bi. Hasteko, hiatoetako i eta u bokalen ondoren agertzen diren kontsonante epentetikoei erreparatuko zaie. Euskal Herriko erdiguneko hizkerek egindako berrikuntza hau, hiru eremuetako lehen testuetatik ageri da, eta geroagoko testuetan, maizago agertuko da. Izen morfologian, absolutiboaren gainean eraikitzen diren erakusleak aztertuko dira. Genitibotik hasi, eta XVIII. mendeko testuetan, kasu gehiagotara, datibo, destinatibo, etab. hedatu da. Aditz morfologiari dagokionez, lehen silaba galtzen duten aditz laguntzaileak aztertuko dira. Aferesitzat har daitezkeen arren, sinkopa deituko zaie, aditz laguntzailea, nagusiaren ondoren joan ohi delako. Ezaugarri hau sistematikoa da eremu osoko testuetan. Azkenik, bipertsonal iragankorren ordezkatzea landuko da. Datiboa 1. edo 2. pertsona denean, aditz hirupertsonalen sailean *edun-en adizkiak erabiltzen dira. Berrikuntza hau itxuraz berriena izanik, Lapurdiko XIX. mendeko testuetan bakarrik islatu da. Horregatik, lan dialektologiko sinkronikoak erabili dira berrikuntza hau azaltzeko. Honek izan duen hedadurara, eta Irun-Hondarribian, Bortzirietan eta Lapurdin fenomeno hau zertan den aztertzera hurbildu nahi izan da; zehazki hirupertsonalen erabilerari eta iraganeko eta pluraleko formei erreparatuko zaie. Ezaugarri batzuk inguruko hizkeretan ere agertzen direla ikusiko da, baina aztergai den eremuan lehen testuetatik ezaugarri hauek agertzea eta ondorengo mendeetan bilakabide berdina izatea, hiru eskualdeen elkar-eraginarekin lot daiteke.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectdialektologiaes_ES
dc.subjecttestu zaharrak
dc.subjectberrikuntza partekatuak
dc.subjectLapurdi
dc.subjectBidasoaldea
dc.titleIrun-Hondarribiak, Bortziriek eta Lapurdik egindako berrikuntza partekatuei buruz, testu zaharretatik abiaturik.es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-06-05T08:55:29Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, la autora
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Graduaes_ES
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.identifier.gaurregister104794-841734-09
dc.identifier.gaurassign99137-841734


Ficheros en el ítem

Thumbnail

Este ítem aparece en la(s) siguiente(s) colección(ones)

Mostrar el registro sencillo del ítem