Hizkuntzalaritza historiko eta konparatua: hizkuntza erromantzeen aditz morfología, latinaren oinordekoak
View/ Open
Date
2020-11-24Author
Moro Arana, Leire
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honetan latinetik gaur egungo hizkuntza erromantzeetara emandako garapena aztertuko da, zehazki, aditz sinpleen morfologiaren garapena italiera, gaztelania eta frantsesean. Ikusiko da zein forma mantentzen diren aldaketa askorik gabe latinetik gaur egungo hizkuntzetara eta, honekin batera, zein beste forma aldatu diren gehien, beti egungo hiru hizkuntza erromantzeen aditz forma sinpleetan oinarrituz.
Era berean, nahiz eta gaur egungo hizkuntza erromantzeen aditz morfologiaren ezaugarri bereizgarriena forma konposatuak izan, hemen ikusiko da nola latinaren morfologiaren aberastasuna mantentzen den hizkuntza erromantzeen forma sinpleetan ere, ez baitira ematen desparadigmatizazio prozesurik. Ikusiko da, beraz, ez dela galtzen latinak zuen forma sinpleen aniztasuna forma konposatuen sorreraren eraginez, forma hauek garatzen baitira eta jarraitzen dute egungo hizkuntzetan.