Bi iturriko itzultzaile neuronala
Laburpena
Lan honetan bi iturriko itzultzaile neuronal bat eraiki dut, transformer arkitektura erabiliz. Itzultzaileak testu beraren gaztelaniazko eta ingelesezko bertsioak jaso behar ditu, bi iturriak konbinatuz euskarazko itzulpena sortzeko. Corpus bereko datuekin entrenatutako iturri bakarreko sistemen aurrean, emaitza hobeak ematen ditu, eta itzultzaile arrunt batek hizkuntzaren anbiguotasunekin izan ditzakeen arazoetako batzuk konpontzen ditu.