Dokumentoskopia: Dokumentuen peritatzea, polizia-ikerketaren eta kriminologiaren jardunbidearen testuinguruan.
View/ Open
Date
2019-06-17Author
Mayans Carabelos, Tamara
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honen helburua polizia-ikerketari eta krimen-ikerketari begiratu orokor bat ematea da, zer diren eta zein funtzio betetzen
dituzten ikusteko krimen bat gertatzen denean. Hori dela eta, polizia judiziala eta polizia zientifikoa aztertuko ditugu, ikerketaz
arduratzen diren subjektuak baitira. Haratago joanez, lan honen bidez, polizia-ikerketaren objektu bat aztertuko dugu:
dokumentuei loturiko delituak. Hemen parte hartzen du Dokumentoskopiak. Dokumentoskopia, dokumentuen egiazkotasuna
frogatzeaz arduratzen den kriminalistikaren adarra da. Hori dela eta, dokumentuak zer diren azalduko dugu, hauek izaten dituzten
segurtasun neurriak eta Dokumentoskopiak dokumentuak aztertzeko erabiltzen dituen teknika instrumentalak ere. Horrez gain,
Dokumentoskopiari loturiko beste gai batzuk aipatuko ditugu: grafistika, auzitegiko hizkuntzalaritza eta aditu-txostena. Azkenik,
pasaporte baten inguruko aditu-txostena eta txosten tekniko-polizialak erantsiko ditugu, Dokumentoskopiaren alderdi praktikoa
ikusteko.