Adingabearen erantzukizun zibila: ikasleak irakaslea isekaz erasotzea sare sozialetan
Fecha
2020-06-18Autor
Beloki Segurola, Xabat
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Lan honen helburua da aztertzea adingabe batek bere portaera desegokiarengatik eragindako kalteen aurrean erantzukizun zibilak nola funtzionatzen duen. Gaur egun, geroz eta oihartzun handiagoa duten kasuak dira horrelakoak; izan ere, adingabeez gain, beste zenbait subjektu ere behartuta baitaude hemezortzi urtez azpiko horien jardunen erantzule izatera. Azterketa hori egiteko, lehenik eta behin, sarrera bat egin da erantzukizun zibila zer den eta zer aldaera dauden aurkezteko. Erantzukizunaren oinarrizko mekanismoak ezagutzeko kontuan hartu da subjektuen arteko harremana. Ondoren, erruaren erantzulea nor den jakiteko arazo gehien sortzen duten egoerak aztertu dira. Ikerketa hori ikuspegi hirukoitz batetik egin da; hain zuzen, legeak, jurisprudentziak eta doktrina zientifikoak diotena azaldu da. Horrela, ikuspegi orokor batetik, adingabeen ardurapean dauden subjektu horientzako erantzukizun zibilaren erakundeak nola funtzionatzen duen ikusi baitaiteke.