Gatazkaren irudikapenak egungo euskal eleberri beltzean
Fecha
2020-12-21Autor
Berrio Esquíroz, Jara
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Lan honetan euskal gatazkak ETA osteko urteetan eleberri beltzean zer nolako irudikapenak izan dituen aztertuko dugu. Horretarako, lehenik eta behin, generoaren ezaugarriei eta generoak izandako bilakaerari erreparatuko diogu, denboran zehar honek izan dituen bereiztasun tematiko zein formalak eta hauek nola aldatu eta eraldatu diren ulertzeko. Horrela, detektibe nobeletatik polizia eleberrietara egingo dugu jauzi eta azkenik, eleberri beltzaren bilakaera ere labur bilduko dugu. Jarraian, generoak euskal literaturaren baitan izan duen bilakabidea landuko dugu, 50eko hamarkadatik hasi eta gaur egunera arteko lanak aipatuz.
Era berean,euskal gatazka jorratu duten eleberri beltzak ere zerrendatu eta euren berezitasunak aintzat hartuko ditugu.Horretarako, euskal gatazka agertzen duten egungo euskal eleberrien corpusa zehaztu, narratologiako elementu nagusienak kontuan izanda azterketa xeheak gauzatu eta gatazkarekin loturiko bestelako interpretazio bideak ere jorratuko ditugu. Azkenik, obren erkaketen emaitzetik ateratako ondorioak bideratzeko.