Euskal kanta bat 1783ko antzerki-lan batean
Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo 47(2) : 315-328 (2013)
Laburpena
In this paper I present a critical edition of a short song written in Basque. It is a well known comic piece that continues to be sung even nowadays, and it was inserted by Rita Barnetxea in one of her dramas (Catalin, 1783). Some of the features attested in it are quite interesting from the linguistic point of view. In short, the text combines modern traits with several archaisms which were more common 200 or 250 years earlier than in the end of the 18th century. On the one hand, this paper intends to fix a critical version of the text. On the other hand, an exhaustive analysis of the innovations (graphic distinctions and phonological rules) and the archaisms (morphosyntactic features and lexical variants) is given in order to highlight the peculiarity of the text.; Lan honetan euskaraz idatzitako euskal kanta labur baten edizio kritikoa aurkezten dut. Pieza umoretsua eta ezaguna da, gaur egun ere kantatzen dena, eta Rita Barnetxeak bere antzerki-lanetako batean (Catalin, 1783) txertatu zuen. Bada, kantuak biltzen dituen zenbait ezaugarri interesgarri askoak dira hizkuntzaren ikuspegitik. Labur azalduta, testuan nahasturik ageri dira zenbait erabilera moderno eta ez 18. mendearen amaieran baina 200 edo 250 urte lehenago arrunt ziren arkaismo batzuk. Alde batetik, lan honek testuaren bertsio kritikoa finkatu nahi du. Beste alde batetik, berrikuntzen (bereizketa grafikoak eta arau fonologikoak) eta arkaismoen (ezaugarri morfosintaktikoak eta aldaera lexikoak) azterketa zehatza ematen da, testuaren berezitasuna nabarmentzeko.