Fonetika fonologia hitzez hitz
Resumen
Liburuaren helburu da fonetika-fonologiezko oinarriak ulertzeko gutxienekoak
adieraztea eta gehiagorako, eztabaidarako «harra sartzea», nire ustez
lanabes teoriko baliagarriak direnak eskainiz.
Badu beste helburu bat ere liburuak: beste hizkuntzetako bibliografia euskaraz
erabili ahal izatea, euskarazko ikerketan, euskarazko ikaskuntzan. Egun
ikerketa aurreratuenaren hizkuntza komuna ingelesa denez, aipatu helburu horri
dagokio liburu azkeneko hiztegia ingeles-euskara hurrenkeran ere agertzea.