Galderetako - a, al eta ote partikulak euskaraz: sintaxia, mikroaldakortasuna eta interpretazioa
Fecha
2020-06-05Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Euskarak galderetan hainbat partikula modal eta diskurtsiboak erabiltzen ditu; tesi honetan horietako hiruri begiratu diot: ekialdeko hizkeretako -a, erdialdeko hizkerako al eta orokorra den ote. Euren analisi sintaktikoak agerian uzten du partikula horiek X0 estatusa dutela eta erdiko eremuan nola ezker periferian sortzen direla. Erabilera kanonikoaz gain, ekialdeko hizkeretan ohiko jokabidetik aldentzen diren hiru erabilera agertzen dira: a) XS izaera duen ote, b) nz-hitzekin batera osagai bat eratzen duen ote, eta c) perpaus amaiera absolutuan azaltzen den ote. Aldakortasun honek partikula modalen inguruan eztabaidatzen diren ikergaiak euskararen eta euskal dialektoen ikuspuntutik aztertzeko bidea eskaitzen du: a) partikula modalen izaera sintaktikoa, b) euren kokapen sintaktikoa, c) euren arteko hierarkia, eta d) indar ilokutiboarekiko harremana. Hartara, -a, al eta ote partikulen aztertzeak bai euskal gramatikaren ezagutza bai partikula modalen kategoriaren ikerketa zehaztea eta handitzea ekarri du.