Musikotrizitatea: proposamen berritzaile bat
Fecha
2021-03-22Autor
Mentxaka Vázquez, Onintze
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Gradu Amaierako Lan honez bitartez, haurraren garapen integralean musikak eta mugimenduak duen garrantzia bermatzen da. Era berean, betiko psikomotrizitateak eskaintzen dituen onurak ezin dira zalantzan jarri, baina gaitasun motorrak hobetzeko prozesu horretan musikaren presentzia baldin badago, prozesua askoz aberatsagoa bilakatu daiteke.
Musika eta mugimendua harremanetan jartzen duen diziplina hau musikotrizitatea deitzen da. Honen lanketarekin, haurrak lan honetan zehazten diren zenbait onura bereganatuko ditu. Azken batean, hezkuntza-sistema berritzeko beharra nabaria da, hortaz, lan honen helburu nagusietako bat agian zaharkituta gelditu den psikomotrizitatea berritzaileagoa den musikotrizitatearekin tartekatzea da.
Bidea urratsen hasteko asmoz, musikotrizitatean oinarritutako esku-hartze bat planteatzen da txosten honetan. Esku-hartze hau Maristak Zalla Ikastetxean gauzatu da, zehazki, bi urteko gelan. Aurrera eramandako jarduera guztiak helburu zehatz batzuk betetzeko diseinatu dira, eta hauek fundamentatzeko, zenbait adituen iritzia kontuan hartzen duen teoria erabili da.
Esan beharra dago, nahiz eta txostenean agertzen den esku-hartze hau bi urteko gelan egin, haur hezkuntzako bigarren zikloan egiteko ere egokia izango liratekeela beharrezkoak diren egokitzapenak gauzatu ostean.