Gasolindegi-elektrolinera baten instalazio elektrikoaren diseinua
Laburpena
Gradu Amaierako Lan (GrAL) honetan gasolindegi-elektrolinera baten instalazio elektrikoaren diseinua
burutu da Errenterian. Proiektua aurrera eramateko indarrean dauden araudiak jarraituz kalkuluak eta
diseinu irizpideak gauzatu dira.
Jatorri berriztagarriko energia fotovoltaikoaz baliatuz, hau da, parke fotovoltaiko bat erabiliz
elektrolinerak hornitzen duen energia elektrikoaren atal bat lortzen da. Modu honetan, eguzki
plaketatik eskuratutako energia elektrikoa ibilgailu elektrikoen karga puntuetara eramaten da, hauen
horniketarako. Gainera, zelula fotovoltaikoen eraginkortasuna handitzeko asmoz soberan dagoen
energia elektrikoa bateria banku batean gordetzen da, behar izanez gero, geroago erabiltzeko.
Gasolindegiari dagokionez, arriskuak ekiditeko instalazioa osotzen duten elementu ezberdinen
azterketa gauzatu da, baita arriskuen ebaluazioa eta neurri zuzentzaileak ere. Azkenean seinaleztapen
plana zehaztu da.
SketchUp 3D softwarearen bitartez gasolindegi-elektrolinerako 3D modelaketa egin da eta gainera
GanttProject softwarea erabiliz proiektuaren planifikazio diagrama gauzatu da.
Diseinu irizpideak, kalkuluak eta kokapena hautatzeko PVSYST (Photovoltaic Geographical Information
System) programa erabili da. Software programa honen bitartez teknologia ezberdinentzako
potentzial fotovoltaikoa, sarera konektatuta dauden sistemen konfigurazioak, eguzki erradiazioa eta
tenperatura, etab. eskuratu egin dira.