Kulturartekotasuna: Irakasle eta irakaslegaien pertzepzioa eta formakuntza
Ikusi/ Ireki
Data
2021-04-15Egilea
Gorrotxategi Sánchez, Miren
Laburpena
Gure gizartean ematen ari den globalizazioaren eraginez hainbat populazio mugimendu eman dira eta horrek hizkuntza, tradizio eta kultura anitzeko gizartea ekarri du. Kultur-aniztasun handi hau kudeatzea gure gizartearen erronketako bat da eta zeregin horren barruan hezkuntza sisteman kudeatzeko beharra ikusten da. Zeregin hau burutzeko filosofiarik eraginkorrena kulturartekotasunak ematen duen ikuspegia da, hau da, eskolan ematen diren kultur ezberdinen artean komunikazioa, elkar-trukea eta bizikidetza oinarri dituena, beti balioen inguruko ikuspegi kritikoa bultzatuz eta besteen kulturarekiko errespetuzko jarrerak erakutsiz. Ikerketa lan honetan profesionalek kultur-aniztasun honen inguruan duten pertzepzioa eta horren kudeaketan kulturartekotasuna ikasgelara eramateko eskuratu duten formakuntza mota eta haren egokitasuna aztertu da. Horretarako, COVID-19ak sortutako pandemia egoeran egonik, ikastetxeetan bertatik bertara lana egin ezinik baliabide informatikoen bitartez egitera moldatu behar izan da lan metodologia. Horrela, galdetegi bana prestatu da bat irakaskuntzan jarduten duten profesionalei zuzenduta eta bestea etorkizuneko irakasleak izango diren ikasleei zuzenduta