Klima aldaketaren eragina nekazal kultiboetan: ordezko espezieen landaketa
Laburpena
Aldaketa klimatikoa mundu mailako arazo oso larria da. Hainbat aldaketa suposatzen ari ditu, hala nola, ur-gezaren eskuragarritasunaren murrizpena eta bataz besteko munduko tenperaturaren igoera. Honek, arazo larriak sortzen ari ditu hainbat sektoreetan eta nekazaritzan are gehiago, faktore hauek ekoizpenaren galera eragiten dutelako. Honen aurrean, nekazaritzan orain arte gehien landatutako zereal espezieen ordez muturreko baldintzetara hobeto egokitzen diren sasi-zerealak bilatzea ezinbestekoa da. Muturreko egoera berri hauetara ongi egokitutako landare espezieak badaude, baina oraindik ez daude mundu mailan zabalduta. Txia, amarantoa, kinoa, artobeltza eta teffa baldintza klimatiko gogorretara ondo moldatzen diren landare espezieak dira. Bost espezie hauek, bai tenperatura altuetara eta baita ur-eskasi egoeratara egokitzeko, mekanismo desberdinak garatzen dituzte, hala nola, estomen itxiera eta landarearen hazkuntza tasa aldatzea landare bakoitzaren kasuan desberdinak izanik. Hau gutxi balitz, balio nutritiboa oso altua daukate ere eta hauen ekoizpena nabarmenki hazten ari da azken urteotan. Hala ere, ikerketa gehiago behar dira etorkizuneko baldintza klimatikoetan ordezko kultibo izan daitezkeela ziurtatzeko.