Garapen asexualaren kontrola Aspergillus nidulans harizpi itxurako onddoan: FlbB transkripzio faktorea eta erregulatzaile berrien ezaugarritze funtzionala
Ikusi/ Ireki
Data
2021-02-05Egilea
Otamendi Elizalde, Ainara
Laburpena
Harizpi itxurako onddoek hazkuntza eta garapen patroi konplexuak dituzte, ingurura egokitzeko eta zabaltzeko gaitasun handia eskaintzen dietena. Aspergillus nidulans harizpi itxurako onddoa gai da inguruko estimulu jakinen aurrean beren patroi genetikoa aldatu eta konidioforo deritzen egitura asexual zelulanitzak garatzeko. Bada, ordura arte polarizazioz luzeka hazten joan diren hifek, zelula tubularrek, hazkuntza eten eta ugalketa asexualari leku emango diote. Garapen asexualean eratzen diren konidioforo egitura tridimentsional semi-konplexutatik, milioika espora asexual (konidio izenekoak) ekoizten dira. Doktorego tesi honetan, konidioforo egitura asexualen osaketa eta morfologia kontrolatzen duen CDP (central developmental pathway) bidean ezinbestekoa den brlA genearen aktibazioan diharduen UDA (upstream developmental activation) bideko FlbB transkripzio faktorea aztergai izan da. FlbB-ren dinamika nahiz erregulazio mekanismoa aztertu dira. Bestalde, garapen asexualean diharduten erregulatzaile berriak identifikatu eta funtzionalki ezaugarritu nahi izan dira ere.