dc.description.abstract | Alzheimer gaixotasuna, gaixotasun neurologiko bat da, eta, dementzia da bere sintomarik
nagusiena. Adinarekin agertzen den gaixotasun multifaktoriala da.
Gaixotasun honen hipotesi ezagunena ß-amiloide metaketa da; baina, azken urteetan beste hainbat hipotesi aurkitzen saiatu izan dira, ß-amiloide plaka horien gain eragiten duten tratamenduen eraginaren ondorioz ikusi delako ez dela beti gaixotasunaren hobekuntza ikusten. Beraz, beste hainbat hipotesi aztertu dira, adibidez, garuneko baskularizazioaren gutxipena.
Azken faktore hau azken urteetan garrantzia hartzen ari da, eta tratamendua faktore
honetan oinarrituz garatzea da helburua. Gaur egun, merkatuan dauden tratamenduak
sintomen gain soilik eragiten baitute eta ez gaixotasunaren garapenean.
VEGF faktoreak eragin neurobabesle eta angiogenikoa dituenez Alzheimerren
gaixotasunean eraginkorra izan daitekeela uste da. Horregatik, maila preklinikoan ikerketa
ezberdinak egin ondoren eta horiek adierazitako emaitza positiboak aztertu ondoren,
etorkizunean eraginkorra izan daitekeela uste da.
Eman-bidea ere ikertzeko beste atal garrantzitsu bat izan da gaixotasun honetan,
gaixotasun neurologiko bat denez ez baita horren erraza farmakoak bertara helaraztea. Kasu honetan, sudur-bidea aztertu da hesi hematoentzefalikoa gainditzeko gai izan daitekeen eman-bide berritzaile eta ez-inbaditzaile gisa, etorkizunerako aukera bat izan
daitekeelakoan. | es_ES |