Web-Scraping Teknikan Oinarritutako Azpiegitura Informatikoak. Xerka Online eta Minerva aplikazioak
View/ Open
Date
2021Author
Fernández Gauna, Borja
Rojo Azaceta, Naiara
Fernández Gámiz, Unai
Metadata
Show full item record
Ekaia 39 : 327-336 (2021)
Abstract
Erabiltzailearen zereginak errazten dituzten sistema informatiko ugari erabiltzen dira, bai arlo profesionalean, bai eta arlo pertsonalean ere. Hala ere, kasu batzuetan erabiltzaileen beharren eta sistema informatikoak eskaintzen duenaren arteko distantzia handia da. Artikulu honetan web-scraping teknikarekin sortutako bi azpiegitura informatiko deskribatu dira, jatorrizko beste azpiegitura batzuen funtzionalitatea hobetu dutenak. Alde batetik, Xerka Online aplikazioak ikertzaileen curriculum vitaearen (CVaren) sortze- eta mantentze-lana errazten du, ikertzaileek egin behar izaten duten ataza nagusia modu automatizatuan eginez: argitalpenak bilatu eta haiei dagozkien kalitate-adierazle (eragin-faktore eta aipamen kopuru) eguneratuak ezarri. Minerva aplikazioak, ordea, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan egiten diren kalitate-txostenak kudeatzen ditu. Horretarako, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHUko) GAUR web-aplikaziotik automatikoki jaisten ditu itxitako aktak, jarritako kalifikazioen estatistikak kalkulatzen ditu, eta maila ezberdinetan egiten diren txostenak batzen ditu. Bi aplikazioen abantaila nagusiak lan horiek egiteko behar den denboraren eta giza akatsen murrizpena dira.; Computational systems that facilitate the tasks of the customer are frequently used, both for professional and personal purposes. However, in some cases, the computer system does not meet the users’ needs. In this article, two computational infrastructures based on the use of web-scraping are described, which improve the functionality of the original infrastructures.Xerka Online allows the creation and maintenance of a researcher’s curriculum vitae (CV) by searching his/her publications and their updated quality indicators (impact factor and cites). Minerva manages the quality assessment reports in the Faculty of Engineering of Vitoria-Gasteiz. To that end, it downloads the grade records from GAUR (a web-application of the University of the Basque Country UPV/EHU), calculates statistics, and merges reports generated in different levels of the quality assessment process. The main advantages of these applications are time reduction and avoidance of human errors.