Adingabeen interneteko irudiaren babesa: espainiar araudian eta europar erregulazioaren gerturapena
Laburpena
Lan honen helburua, sare sozialetan adin txikikoen irudi eskubideek zer nolako trataera
duten aztertzea da. Hau da, egungo mundu digitalak adin txikikoen eskubide moraletan
egin duen eraginaren behaketa eta indarrean dagoen erregulazioak babes egokia
aitortzen dieten azterketa eraman da aurrera lan honen bitartez. Berebat, adin txikikoak
izanik, hauen ordezkari legalen papera identifikatzeko saiakera egin da besteak beste.
Honela, beraien eginbeharrak zein erantzukizuna zehaztearren.
Maiatzaren 16an Europako Parlamentuaren 2016/679 Datuen Babeserako
Erregelamendu berria indarrean sartzen denez, horren barnean gai honetan egin diren
aldaketak identifikatu dira. Honela, europar erregulazioaren joera ikusirik eta Espainian
indarrean dauden arauketen azterketa burutuz, ia aldaketarik egongo den edo ez
aurreikusi da.