Etxebizitza turistikoak: auzokideen defentsa-bideak jabetza horizontalean
View/ Open
Date
2019-01-11Author
Landa Reza, Idoia
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honen helburua, egun, zer esan handia izaten ari diren pisu turistikoen azterketa
juridikoa gauzatzea izan da, eta zehazki, hauek bizikidetza arloan sortzen duten eragina
ikuskatzea. Honela, bizilagunek, eraikinetan ezartzen diren pisu turistikoei aurre egiteko
dituzten tresnak zer nolakoak diren ikusi delarik. Horretarako, funtsean, Jabetza
Horizontal Legeko 7.2. artikulua ikertuz.
Horrenbestez, jarduerak historian zehar izan duen garapena behatu da, sorreratik gaur
eguneraino izan duen aldaketa ikustearren. Izan ere, gizartea zuzenbidearen isla den
heinean, beharrezkoa da pisu turistikoen sustraiak zein izan diren ikusi eta jasan duten
aldaketa marraztea.
Ildo beretik, jabetza horizontalaren legean jabekideei aitortzen zaien babesa aztertu da.
Hots, beraien jabetza eskubidea bermatzearren, jarduera hauek aurkatzeko zein bide
dituzten eta horien nondik norakoak ikuskatu da. Izan ere, egun, jabetza horizontaleko
legea da jarduera hauen oztopo nagusia eta bertara egin behar da salto gaur jorratzen
den gaia modu egokian ulertzearren.
Hitz gutxitan, gai honek dituen puntu ahulak identifikatu eta hauei erantzuna ematea
izan da helburua. Amaieran, ikerketaren emaitzei eutsiz hainbat ondorio atera direlarik.