International Airlines Group taldearen baloraketa
Laburpena
International Airlines Group (IAG) taldearen baloraketa lortzea da lan honen muina. Horretarako, hipotesi edo egoera jakin batzuk jarraituz, helburu jakin batzuk lortu nahian eta informazio tekniko eta ekonomikoan oinarritzen diren kalkulu prozesuen bitartez, taldearen estimazioa bilatuko dugu.
Baloraketa egin aurretik beste zenbait azterketa egin dira. Lehenik eta behin, taldea ezagutu dugu. Taldeari sarrera txiki bat egin ostean, beraien historia ezagutuko dugu, hau garrantzitsua baita taldearen nondik norakoak hobeto ulertzeko. Abiazio sektorean duten kokapena aztertu ondoren, beraien filialak eta burtsa informazioa aztertu delarik. Atal honetan dituzten helburu estrategikoak ere ikusiko direlarik.
Bigarren azterketa sektorearena izan da, bertan kanpo eta barne analisi estrategikoak egin ditugu. Honen bitartez taldearen aukerak, mehatxuak, indarguneak eta ahuleziak lortu dira, ondoren hau erabilgarria izan zaigu AMIA analisia egiteko. Honez gain, taldearen lehiakide nagusiak zein diren ere ikusiko ditugu.
Ondorengo urratsean, azterketa ekonomiko eta finantzarioari ekin diogu bertan aztertu dena hau izan delarik: Balantzearen eta galdu-irabazi kontuen analisia, errentagarritasun ekonomiko eta finantzarioa eta kaudimenaren analisia.
Aurreko azterketa hauek eginik IAG taldearen baloraketa burutu da. Azkenik, aurreko atalean lorturiko balioaren arabera ondorio batzuk atera ditugu.