Aniztasun Kulturalaren Kudeaketa Mendebaldean: Kulturarteko Jendarte Baten Sorrera
Laburpena
Ikerketa honek, hasteko, XXI.mendeko migrazio-prozesuen ezaugarriak aztertuko ditu. Gaur egungo migrazioen espezifikotasunak azaltzea, jatorri atzerritarra duten migrarien integrazio-prozesuei ahalik eta erantzunik egokienak ematera bideraturik egongo da. Ikerketa honetan, eremu mendebaldarraren -bereziki Espainiar Estatuaren eta Euskal Autonomi Erkidegoaren- errealitate plurikulturala onartuko da eta, bide horretan, plurikulturalitate horrek kulturartekotasunean traduzitzeko ahalmena duen aztertuko da, kulturartekotasuna integrazio formarik egokiena dela ulertuz. Azterketa horren bidean, hiru aktoreen -gizarte zibilaren, administrazio publikoen eta akademiaren- potentzialitate eta oztopoen inguruan jardungo dugu.