Iskiosural zaintiratu lesioen prebentzioa gizonezkoen futbolean
View/ Open
Date
2021-06-30Author
Gandarias Madariaga, Aitor
Metadata
Show full item recordAbstract
Kirol munduan, orokorrean, lesio muskularrak ematea oso ohikoa izaten da, izan ere, kirolek, bere baitan, lehiaketa dute eta bertan azaltzen diren eskakizun fisikoak oso altuak izaten dira. Beraz, ildo beretik jarraituz, ez da harritzekoa, futbolean ere mota honetako lesioak azaltzea, jakina denez, batez ere partiduetan ematen diren eskakizunak, altuak izaten direlako (abiadura handiko korrikaldiak, esprintak, jauziak, noranzko aldaketak etab.). Hau esanda, futbolean agertzen den ohiko lesio muskular bat, iskiosural zaintiratu lesioa da, gehienetan, abiadura handiko korrikaldietan zehar gertatzen dena. Gai honekin lotuta, esan beharra dago, zorionez edo zoritxarrez, esperientzia maila nahiko altua daukadala, izan ere, azken denboraldietan asko jasan behar izan dut lesio mota hau. Azken hau da, hain juxtu, lan hau egiteko interes eta motibazio handiena, hainbestetan jasandako lesioaren arrazoia, jatorria edo zergatia zein den aurkitzeko jakinmin ikaragarria sortu didana.
Hori dela eta, lan honen helburu nagusia, azken ikerketek iskiosural zaintiratu lesioaren inguruan errebisio bat egitea da, adierazten duten informazioa bilduz eta, horri esker, lesio honetan eragina duten faktore ezberdinak ezagutzeko eta aztertzeko. Behin hau eginda, bigarren helburu modura, lesio honen prebentzioan zentratutako indar entrenamendu baten proposamen teorikoa egitea izango da, aldez aurretik aipatutako faktoreak kontutan izanda.