Urrutiko hezkuntza. COVID-19aren eragina Bigarren Hezkuntzan
Tantak 33(1) : 43-82 (2021)
Resumen
Artikulu honek urrutiko hezkuntzara bat-batean aldatzeak hezkuntza kalitatean izan duen eragina ikerketzea du helburu, hain zuzen ere Bigarren Hezkuntzan (DBH eta Batxilergoan) EAEn. COVID-19aren pandemia dela eta, ikasketa-zentro guztiak itxi eta biztanleria etxean konfinatuta egon behar izan denez, urrutiko hezkuntza beharrezkoa bihurtu da. Bigarren Hezkuntzako ikasleek eta irakasleek beti hezkuntza presentzialean lan egin dute, eta ez dute inoiz urrutiko hezkuntzarekin au- rreko kontakturik izan, salbuespen gutxi izan ezik. Horregatik, urrutiko hezkuntzara egokitzeko prozesua eta haren ondorioak aztertuko dira, eta lortutako emaitzak eta ondorioak erakutsiko. Era horretan, hezkuntza kalitatean izandako eragina ezagutzeko, adierazitako egoera aztertzen da, bai ikasleen, bai irakasleen ikuspuntutik metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa erabiliz.; This article is a research whose objective is to study the impact of the sudden change from on-site education to distance education on the educative quality, namely on Secondary Education in the Autonomous Community of the Basque Country. As a consequence of the COVId-19 pandemic, distance education turned into a necessity, due to the closure of schools and population’s confinement. Secondary Education’s teachers and students have always work edonon-site education, no having previous contact with distance education, with the exception of few cases. For this reason, it is analyzed the impact on educational quality and its consequences, showing the results and conclusions obtained. In this way, it is studied the experimented situation from the point of view of both teachers and students using quantitative and qualitative methodology.