Haurren solasaldiaren zuzenketa irakasteko Moodle plataforma
Ver/
Fecha
2021-07-15Autor
Alcalde Zufiaurre, Lide
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Sarri askotan irakasle izango diren ikasleei haurrek nola hitz egiten duten jakitea zaila egiten zaie. Horrez gain, haur bati hizkuntza irakastea edota hizkuntza zuzentzeko teknikak nola erabili behar diren jakitea ez da erraza izaten, modu horretako elkarrizketa gutxi entzun duenarentzat. Horrez gain, egun, ikastaro gutxi daude hizkuntzako datu errealak nola erabil daitezkeen ikasteko Haur Hezkuntzan eta euskaraz.
Honela bada, Feedback zuzentzailea delako tresna erabiltzen da haurren solasaldian esku-hartzeko. Gai nagusienetako bat da haurren hizkuntza-jabekuntzaren prozesuari dagokionez. Haurren solasaldian sor daitezkeen gramatika nahiz morfologia zailtasun edo akatsak zuzentzeko erabili ohi den baliabideetako bat da, atzeraelikadura zuzentzailea. Irakasleek feedback zuzentzailea hizkuntzaren erabilera zuzena sustatzeko erabili ohi dute, zeregin bati buruzko informazioa jaso eta modu eraginkorrago batean nola burutu ahalbidetzen du tresna honek. Askotan argibide inplizituez edo esplizituez baliatzen dira ikasleen adierazpen okerrak zuzentzeko. Argibide ohikoenak birmoldaketak, berrespen egiaztapenak, argitzeko eskaerak, errepikapenak, etab. izaten dira. Halere, hezkuntza arlotik at, tresna honen erabilera guraso eta seme-alaben arteko elkarrekintzetan ere aurkitzen da.
Proiektu honen helburua da sortzea helduentzat prestaturiko Moodle ikastaro bat hizkuntza datu errealen gaineko feedback zuzentzailea lantzeko. Horrela, helduek jakingo dute haurren solasaldian esku-hartzea nola egin behar duten. Ikastaroan, ikasleek feedback zuzentzailearen nondik norakoak ikasi dituzte bai ariketen bidez, bai teoria landuz. Beraz, ikastaroaren helburua helduek haurren solasaldian sorturiko akatsak zein modutan zuzendu jakitea izan da.