Western polimorfikoa Clint Eastwooden zineman
Fecha
2021-07-16Autor
Gaztaca Eguskiza, Ignacio
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Doktorego-tesi honek Clint Eastwood zinegilearen film batzuen analisia du aztergai. Hain zuzen ere, hark egindako westernak (Unforgiven, The Outlaw Josey Wales, Pale Rider eta Bronco Billy) eta, gaur egungo sasoi historikoan girotuta egon arren, westernaren aztarnak eta aieruak dituzten beste obra batzuen (Mystic River, Gran Torino, American Sniper, The Mule eta Space Cowboys) arteko alderaketa zinematografikoa. Westernaren munduak finkatzen dituen koordenatu kronologiko eta geografikoaz haratago, amerikar genero honen ezaugarriak, bereizgarritasunak, errainuak eta itzalak Clint Eastwooden bestelako obretan ere topa eta aurki daitezke. Gauzak horrela, esan genezake westernak kaliforniarraren filmografiaren bizkarrezurra osatzen duela, hein handi batean.