Diskriminazioa eta aniztasuna EAEn: ikuspegiak, esparruak eta kolektiboak
Laburpena
Berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren aldeko borroka luzea izan arren, diskriminazioa oraindik ere gizarte modernoen erronketako bat da, gero eta aniztasun handiagoa baitute. Euskal gizartea ez dago prozesu horietatik at; hortaz, aniztasunak modu positiboan kudeatu behar dira. Ildo beretik, Eusko Jaurlaritzaren Bizikidetzarako, Giza eskubideetarako eta Aniztasunerako 2021 2024 Planak bereziki azpimarratzen du pertsona ororen berdintasunean eta diskriminaziorik ezan oinarritutako bizikidetza, eta, era berean, pertsona ororen eskubideak bermatzen ditu, aukera berdintasunari, interakzio sozial beteari eta bizikidetzari dagokionez.