Kurrikuluaren diseinu eta garapena
Laburpena
Azken urten hauetan gauza asko aldatu dira eskola-hezkuntzaren munduan. Erreforma, funtsean, indarrean zegoen egitura kurrukularen "berreraikuntza" prozesu bat izan da. Hezkuntza-administrazio zentralak eta gure lurralde autonomoko administrazioek argitara eman eta zabaldu dituzte Oinarrizko Curriculum Diseinuak.Gure artean "kurrikulu" topikoak monopolizatu egin du eskola-pedagogiari buruz argitaratzen eta eztabaidatzen den gehiena.Miguel Angel Zabalzaren "Kurrikuluaren diseinu eta garapena" testuliburua itzuli du Euskal Herriko Unibertsitateak. Iadanik portugesez, frantsesez eta italieraz argitaratua dagoen liburua. Unibertsitatean "klasikoa" bihurtu den testua hain zuzen ere.Sarrera zabal eta sakona eskaintzen du. Oso aproposa bai Didaktika Zientziaren ibilbidean lehen urratsak egiten dituzten ikasleentzat, bai kontsulta liburu gisa irakakuntzan dabilen edozeinentzat.