Jugurtaren aurkako gerra
Laburpena
K. a. 86 urtean jaio zen Gaio Salustio Krispo. Gaztegaztetarik aritu zen politikagintzan, baina zorigaitz ugari etorri ziztzaion irabAzi ez beti garbiekin batera. Zesar, azken urteetako Salustioren sostengatzailea hil zutenean, politikagintzatik urrunduz, Erromako herriaren historiako zenbait pasarte idazteko baliatzea astialdiaz erabaki zuen. Bere monografiekin historia liburu mota berri bat idaztera deliberatu zuen. "Katilinaren zimarkua" izan zen lejena, soilik hogei urte lehenago gertatutakoa kontatuz. Erromako herriaren egitandi gogoangarrien artean "Jugurtaren aurkako gerra" aurkeratu zuen bigarren, nobleteriaren aurkako borrokaren hasiera han kokatu behar zelakoan berak Katilinaren zimarkuaren aitzindari gisa aurkezten duena. K. a. II. mendeko Afrikako iparraldeko mundua eta Erromakoa, biak azaltzen dira lanean: deskripzio geografikoak, kontakizun etnografikoak, Afrikako eta Erromako pertsonaien deskripzioa, afrikaren arteko barne-gatazkak, harreman diplomatikoak euren artean nahiz erromatarrekin, Numidiako borrokaldiak, Erromako senatuaren eztabaidak... Bi hauek dira osorik ezagutzen ditugun Salustioren lanak. Gero, Sila hil zen urteko (78 K. a.) gertakizunekin hasten zen "Historiae" liburua, bere lanik borobilena, idazten hari zela harrapatu zuen heriotzak K. a. 35ean.