Show simple item record

dc.contributor.authorDiaz de Gereñu Lasaga, Leire
dc.contributor.authorManterola Garate, Ibon ORCID
dc.contributor.authorGarcía Azkoaga, Inés María ORCID
dc.date.accessioned2021-09-14T14:39:28Z
dc.date.available2021-09-14T14:39:28Z
dc.date.issued2021
dc.identifier.isbn978-84-1319-342-7
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/53082
dc.description303 p.es_ES
dc.description.abstractEuskara oinarri eta elebitasuna helburu. Hori da, hain zuzen, liburu honetan biltzen diren lanen abiapuntua eta xedea: euskara eleaniztasunaren erdigunean jartzea. Eleaniztasuna euskal gizarteko errealitate bihurtu da eta termino arrunt bilakatu zaigu azken urteotan. Besterik da eleaniztasun hori nola irudikatzen den, hizkuntzen arteko indar desorekak kontuan hartzen diren eta zein helbururekin sustatzen den. Izan ere, garai batean hiztun “on” bakartzat jotzen zen hiztun elebakarra. Baina euskara hizkuntza gutxitua aintzat hartzen zuen elebitasunaren ikerketek aurreiritzi horiek gainditzen lagundu zuten. Egun, eszenatoki berria den eleaniztasunak erronka berriak ekarri ditu, baina hein batean zaharrak agerrarazi ere bai. Horregatik, egin den ibilbidea gogoratzea ariketa beharrezko bezain baliagarria zaigu eleaniztasuna ulertzerakoan eta kudeatzerakoan irizpide eta helburu egokiak finka daitezen. Liburu hau ikerketa askoren lagin bilduma da, modu batera edo bestera Itziar Idiazabalen ibilbide akademiko eta ikertzaile luzean gurutzatutako adituek egina. Irakurleak, 70-80ko hamarkadan Euskal Herrian psikolinguistikako lanekin elebitasuna ikertzeari nolatan ekin zitzaion ezagutzeko aukera izango du, Hamburgeko J. Meiselekiko lankidetzan. Handik laster nola jarraitu zioten didaktika arloko ikerketek, eta gerora, hizkuntza-aniztasuna eta bereziki hizkuntza gutxituen biziberritze-gurariak bultzatuta, soziolinguistikaren eremuari erreparatzeko beharra nola etorri zen. Edozein izan delarik iker-arloa, hizkuntza gutxituetan ardaztutako irizpideak eta etengabeko ikerketa izan dira iparrorratza hemen partekatutako bidean. Ibilbide hori irudikatzen duten hamalau lan lau ataletan bildu dira: eleaniztunen jabekuntza-prozesua, euskara ardatz duen hizkuntzen ingeniaritza didaktikoa, irakasleen prestakuntza eta hizkuntza-kooperazioa. Eszenatoki hau eraikitzen lagundu duten Jean-Paul Bronckarten eta Joaquim Dolzen parte hartzea aipatzekoa da bilduma honetan. Horiekin batera, UPV/EHUko ELEBILAB ikertaldean eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedran partaide diren edo izan diren ikertzaileen lanak aurkituko ditu irakurleak ikerketa lorpenen erakusgarri, UEUrekiko lankidetzan.es_ES
dc.language.isospaes_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.language.isofraes_ES
dc.publisherServicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzuaes_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses_ES
dc.subjecteuskaraes_ES
dc.subjectfilología vascaes_ES
dc.subjecteuskal filologiaes_ES
dc.subjectbasquees_ES
dc.subjectbasque philologyes_ES
dc.titleEuskara oinarri eta eleaniztasuna helburu. Hizkuntzen garapena eta erabilera aztergaies_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bookes_ES
dc.rights.holder© 2021 Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuaes_ES
dc.relation.publisherversionhttps://web-argitalpena.adm.ehu.es/listaproductos.asp?IdProducts=UHPDF213427es_ES


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record